euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Joan Perez Lazarragak XVI.mendean idatzi zuen eskuizkribuaren transkripzioa eskuratu daiteke Internet bidez, Susa argitaletxeari esker

29/05/2004

Lazarragaren testua.
Lazarragaren testua.

PUBLICIDAD

Dokumentua errazago ulertzeko sartu du argitaletxeak sarean Iñigo Landak prestatu duen bertsioa. Izan ere, Joan Perez Lazarragak XVI. mendean idatziriko euskarazko eskuizkribua faksimilean argitaratu zuen Gipuzkoako Foru Aldundiak joan den otsailean. Testua digitalizatu egin zuen eta sarean sartu zuen osorik, era horretan, interesa dutenek irakurtzeko aukera izan zezaten. Hala ere, edukia ongi ulertzeko zailtasunak agertzen zituen testu zaharrak eta orain, Susa argitaletxeak eskuizkribuaren transkripzioa ipini du sarean.
Eskaintzen duen transkripzioa ez da zientzi helburuz egina, argitaletxeak dionez: ‘Zientzialariek eurena egingo dute hala egokitzen denean’. Bere asmoa literaturazaleek Lazarragaren eskuizkribua modu errazago eta arinago batez irakurri ahal izateko baliabidea sortzea besterik ez da izan. ‘Esan liteke ia hutsean paleografikoa izan dela transkripzioa; ez da inongo ohar filologiko, historiko edo literariorik gehitu’, gaineratu du argitaletxeak zabaldu duen oharrean.

Iñigo Landak hartu du lana bere gain eta orriz-orriko transkripzioaren testu osoa, RTF edo PDF formatuetan jaits daiteke. Irakurketa atseginago izate aldera, testuz-testuko berrantolaketa ere, behin-behinekoa, eskura daiteke PDF formatuan.

Juan Perez Lazarragarena Hego Euskal Herriko euskarazko testurik zaharrena da. Oñatiko euskaran idatzia dago; koplak, bertsoak eta kontakizunak dira bertan aurki daitezkeenak, guztiak gai profanoen ingurukoak.

Transkribaturiko bertsioa eskuratzeko webgune honetan sartu besterik ez dago:


Lotura osagarriak

Eskuizkribua bere horretan ikusteko: lazarraga.gipuzkoakultura.net

Eskuizkribuaren transkripzioa ikusteko: www.armiarma.com/klasikoak/lazarraga


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia