euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

++Internet & Euskadi++ euskal Internauten elkartea sortuko da Sopelanan datorren larunbatean

24/03/2003

PUBLICIDAD

Ehun bat euskal internauten presentziaz aurkeztuko da martxoaren 29an Sopelanako (Bizkaia) Kultura Etxean ++Internet & Euskadi++ euskal internauten elkartea. Aurkezpen ofizialarekin batera...
Hainbat agintariren partaidetza bilduko du datorren larunbatean Sopelanako Kultura Etxean egingo den euskal internauten elkarte sortu berriaren aurkezpenak. Ekitaldiaren baitan, mahai inguru bat eratu dute antolatzaileek tokian tokiko erakundeek internautei zer eskaini liezaieketen gaia jorratuz. Hor parte hartuko dute Jose Luis Bilbao Bizkaiko Foru Aldun Nagusiordeak; Pablo Isasti Amurrioko alkateak; Iñaki Zarraoa Getxoko alkateak; Miguel Ángel Páez Irungo alkateordeak eta hurrenez hurren Internet & Euskadi elkarteko lehendakari eta lehendakariorde diren Valentín Garcíak eta Rafael Larreinak ere.

Oraingoz ehun bat bazkide dituen elkarteak internauten iritzi-gune bilakatu eta sail horretako gainerako elkarte eta agenteekin teknologia berriak bultzatzeko ahaleginean laguntzea hartu ditu helburu. Elkarteak Euskal Herri osoko internautei zabaltzen dizkie ateak.

Sopelana hautatu dute euren taldearen egoitza ezartzeko, udalerri honen ezaugarri bereziak direla eta, hala nola internauten kopururik handieneko udaletariko bat, teknologi berriak hedatzeko ekimen batzuen sorlekua eta Euskadiko telekomunikazioen sare handien zentro geografikoa (izatea), elkarteko kide den Alex Fernandez-ek Sustatu buletinean islatu duenez.

Buber Sarien kudeatzaile aurrerantzean

Elkartea bultzatu dutenen ustetan, teknologia berriek gure artean aurrerapenik bizi izan badute ere, bide luzea daukagu oraindik eta euskal herritarrek horren finkapenean parte hartu behar dute; horregatik elkarteak komunikazio eta informazio teknologi berri horiek jende kopuru handienera zabaltzeko lan egingo du, eta baita euskararen erabilera bultzatzen ere.

Internet & Euskadik, bestalde, bere laugarren edizioan dauden Buber sarien kudeamendua bere gain hartuko du eta, oro har, teknologia berriek gizarte zibilean eragin dituzten eta aurrerantzean eragingo dituzten aldaketa eta berritasunen aurrean partzuer eta eragile lana betetzeko bokazioa azaldu du, erabiltzaileen ahotsa eta iritzia dagozkion foroetan present egon dadin.


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia