euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Bertsozale elkarteak www.bertsoforo.com jarri du abian, munduko bertsozaleen topagune birtuala bilaka dadin

01/11/2005

2005. Txapelketa Nagusia izango da www.bertsoforo.com-eko gaietako bat
2005. Txapelketa Nagusia izango da www.bertsoforo.com-eko gaietako bat

PUBLICIDAD

Sarean dugu jada bertsolaritza eta honen inguruko gaiei buruz hitz egiteko lekua; www.bertsoforo.com du izena eta Bertsozale Elkarteak sortutako eztabaidagune birtuala da. Foroaren jaiotza Txapelketa Nagusiaren zurrunbiloarekin batera etorri da, eta hari buruzko atala aurkezten duen arren, bere egitekoa ez da horretara bakarrik mugatzen. Aitzitik, bertsozaleen komunitatearen topagune egonkorra izateko asmoa du foroak.
Foroa atalka dago antolatua, hain zuzen ere bost kategoria ezberdin dituelarik. Lehena Txapelketa Nagusiari eskainia da, abendura arte jokoan baita 2005eko Bertso Txapelketa. Bigarren atalak Bertsolaritza orokorrean izenburua darama eta atal honetan bertsolariez, bertso saioez eta bertsolaritzarekin lotutako edozein gauzaren inguruan hitz egingo da.

Bertso Eskolak izenekoa da hirugarren atala, bertso eskolen arteko eztabaidentzako tokia, haien arteko harremanerako, elkarrekin osatzeko ekintzetarako, bertso eskolen sareari buruz hitz egiteko eta elkarren berri izateko. Lorontzia izena darama laugarren atalak, bertso-eskoletako ikasleon territorioa da, mezuak bidali, hitzordu bereziak jarri eta bertsoak elkarrekin trukatzeko aukera ematen duelarik. Azkenik, Kafetegia deritzon atala bertsolaritzarekin zerikusirik izan ez arren, jakinmina sortzen duten gai eta arazoak jorratzeko gunea da.

Foroak bertsozaleen komunitateak eskura izango duen topagune egonkorra izateko asmoa du, batetik. Hartara, iritzi trukaketaz gainera, baliabideak partekatzeko eta egitasmoak elkarren artean osatzeko tresna ere izan nahi du. Mundu osoko bertsozaleek badute jadanik non topatu.

Lotura interesgarriak

Bertsoforoa
Mundu osoko bertsozaleen topagune

2005 Bertsolari Txapelketa, interneten
Euskalkultura.comen, 2005eko irailaren 30ean

Txapelketaren webgunea
www.txapelketanagusia.com


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia