Argia astekaria 2000. zenbakira iritsiko da uztailean eta erreportaje bereziak emango ditu aleurrena ospatzeko
10/05/2005
Zeruko Argiak egungo Argia eman zuen. Irudian "1932'ko Garragarrila"ri dagokion alea
PUBLICIDAD
Euskara hutsezko Argia aldizkariak zenbaki biribila plazaratuko du uztailean: 2000. alea. Gertaera gogoangarri hau ospatzeko 1960tik hona publikatutako erreportaje eta elkarrizketak biltzen hasia da Argia, astero berrituko dituen erreportaje berezietan. Sareko Argian '2000 Argia' izeneko atal berezia ere bi milagarren aleurrena iritsi arteko aleetan eskainiko da, urte hauetako erreportaje emaitza gogora ekarriz. Argia astekaria 2000. zenbakira heldu da uztailean. Hori dela-eta, 1960. urtetik hasita, protagonisten ahotsak, orduko eta oraingo iritziak eta argazkiak bilduko dituzte, besteak beste, hurrengo astetik aurrera aldizkariko erreportaje berezietan.
Sareko Argian ere izango du isla 2000. zenbakiaren ospakizunak. Hari@ buletinean aipatutako urteetako kronologiak, iritzi artikuluak eta beste hainbat testu eskainiko dira '2000 Argia' izeneko atal berezian.
Web gunean ere atal berezia eskainiko diote 2000. zenbakiari, maiatzaren 16tik aurrera. Azkenik, larunbatero, 1960-2000 bitarteko gertakari garrantzitsuenen errepasoa egingo dute Sarekadan. Buletinaren harpidedunei Sarekadaren bidalketa berezia egingo zaie.