euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Gorka Alvarez Aranburuk Argentina eta Uruguaiko zenbait euskal etxe eta elkarte bisitatuz itxi du 2019

2019/12/17

Gorka Alvarez Aranburu Montevideon, Uruguaiko euskal etxeetako ordezkariekin
Gorka Alvarez Aranburu Montevideon, Uruguaiko euskal etxeetako ordezkariekin

PUBLIZITATEA

Buenos Aires, Argentina. 2020 urte berria atea joka dator eta Hego Amerikako euskal etxeak 2019ko zikloa amaitzen ari dira merezitako (hego hemisferioko udako) oporrak hartu aurretik. Udako sasoi betean sartu aurretik, ordea, Argentina eta Uruguaiko euskal erakunde batzuek Eusko Jaurlaritzako Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendari Gorka Alvarez Aranbururen bisita jaso dute azken egunotan.

Bahia Blancan egin zen Euskal Aste Nazionalean parte hartu eta hilabete eskas geroago Gorka Alvarezek berriro ere zeharkatu du Atlantikoa bateko eta besteko euskal etxeak in situ ezagutzeko hartutako konpromisoarekin jarraitzeko –gogora dezagun Argentinan eta Uruguain ehundik gora euskal etxe daudela– eta FEVAko, FIVUko eta euskal etxeen beste ordezkari eta erreferenteekin biltzeko. Aldi honetan, abenduaren 11tik aurrera, Jose C. Paz, Pergamino eta Arrecifeseko euskal etxeak bisitatu zituen.

Atzera hiriburura, eta Euskadiren ordezkari Sara Pagolarekin batera, Buenos Airesko euskal elkarte guztietako erreferenteekin bildu zen, tartean Lagun Onak abesbatzako eta Denak Bat Cameratako buruzagiekin. Egonaldia baliatuz, hitzaldi bat ere eskaini zuen Kanpoan den Euskal Komunitatearentzako zuzendariak Buenos Airesko Eusketxe Eusko Kultur Etxean, eta Laurak Bateko eta Iparraldeko Euskal Etxeetako urte amaierako jaietan hartu zuen parte. Bira Montevideo hiriburu uruguaitarrean bukatu zuen; bertan FIVUko kide diren eta ez diren euskal etxeekin bilduta.

Hona birako argazki galeria:


Argazki galeria



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia