euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Euskal kultura eta sukaldaritza partaide Eguzkiaren Festa Nazionalean, San Juango Eusko Etxearen eskutik

2020/02/28

Eusko Etxearen standa San Juango 2020ko Eguzkiaren Festa Nazionalean
Eusko Etxearen standa San Juango 2020ko Eguzkiaren Festa Nazionalean

PUBLIZITATEA

San Juan, Argentina. Asteartetik larunbatera bitartean, otsailaren 25ean hasi eta 29ra arte luzatuko da San Juanen Eguzkiaren Festa Nazional famatua, San Juan hiriburuan, Andeen magalean. Jai honen programa zabala da oso, eta mota askotako ekintzak batzen ditu, tartean nazioarteko artisten ikuskizunak. San Juango Udalak gonbidaturik, hiriko kolektibitateek ere hartzen dute parte eta urtero-urtero San Juango Eusko Etxea izan ohi da euskal gizataldearen ordezkari, Argentina mailan jairik garrantzitsuenetako bat den honetan.

2020ko festarako stand gastronomiko-kulturala muntatu dute euskal elkarteko lagunek. Sukaldean, Eduardo Barrios ari da eskaintzako arduradun, urdaiazpiko, txorizo eta haragi pintxoak prestatu eta zerbitzatzen dituen taldeko buru.

Kultur aldean, Eduardo Ochoak, Silvia Escuderok eta Paula Ochoak errezibitzen dituzte bisitariak eta Euskal Herriari, euskal abizenei eta Eusko Etxearen ekintzei buruzko informazioa ematen dute.



« aurrekoa
hurrengoa »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia