euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Mexikoko Euskal Etxeko eta UNAMeko euskara ikasleek bi afari egin zituzten euskal egoitzako Txokoan

2008/06/15

Gabriel Ceballosen euskara ikasleek Juango Arrietak prestatutako afari bat dastatu ahal izan zuten (argazkia Vascosmexico.com) Mexikoko Euskal Etxeak eta Mexikoko Unibertsitate Nazional Autonomoak (UNAM) euskara ikasten duten ikasle talde ugaria biltzen dute. Gabriel Ceballosek hiru urte daramatza Euskal Etxean klaseak ematen eta Gurutzne Etxeberriak gauza bera egiten du UNAMen Euskara eta Euskal Kultura Ikastaroa irakatsiz. Klaseak momentu batez alde batera utzi eta euskara beste esparru batean praktikatu eta ongi pasatzeko, ikasle guztientzako bi afari antolatu dira Txokoan.

Gehiago irakurri...


Susana Rodriguez chefa eta Camerata de la Luna abesbatza lagun ospatu zen Villa Mercedesen Maiatzaren 25a

2008/06/14

Susana Rodriguez euskal sukaldariak paella prestatu zuen Maiatzaren 25a ospatzeko antolatutako afarian (argazkia Villa Mercedeseko Euskal Etxea) Argentinako beste hamaika puntutan bezala, Villa Mercedesen, Euskal Etxeak, Maiatzaren 25ari lotutako argentinar aberri eguna ospatu zuen. Ospakizunean gastronomiak ere hartu zuen bere lekua. Euskal Herritik etorrita zenbait euskal etxe eta komunitateetan ibiltari dabilen Susana Rodriguez sukaldariak 'euskal paella' prestatu zuen propio hitzordurako. Horrekin batera, Villa Mercedeseko EEri atxikitako Camerata de la Luna abesbatzak euskarazko abestiak kantatu zituen. Bildu zirenen artean, Bragadoko Danak Anaiak Euskal Etxeko lehendakaria ikus zitekeen.

Gehiago irakurri...


Saturraran argitaletxeak Diasporan jardun zuten pentsalarien ekarpena jasotzen du 'Exilio y Universidad' liburuan

2008/06/13

Luis de Llera, Jose Angel Ascunce eta Manuel Aznar Soler mintegian (argazkia Hamaika Bide) 'Exilio y Universidad (1936-1955). Presencias y realidades' liburua Hamaika Bide elkarteak 2006ko abenduan Donostian egin zuen nazioarteko mintegian aurkeztu ziren lanen bilduma da. Jose Angel Ascunce, Mónica Jato eta María Luisa San Miguel ikerlari eta adituek prestatu duten liburu honen bidez irakurleek 36ko gudak eta Francoren diktadurak behartuta erbestera jo behar izan zuten euskal eta iberiar penintsulako pentsalariek egin zuten ekarpen intelektualean sakondu ahalko dute.

Gehiago irakurri...


EHUko Udako Ikastaroek aurten Euskadi, Katalunia eta Galiziako gobernuen Kanpo Harremanei buruzko modulu bat eskaintzen dute

2008/06/13

Udako Ikastaroen webgunearen portada Euskadi, Katalunia eta Galiziako gobernuen kanpo harremanen arloan egindako lana ezagutu nahi dutenek aukera ederra izango dute aurtengo irailean Donostian, Euskal herriko Unibertsitateak antolatzen dituen Udako Ikastaroen barruan. Ikastaroak ‘K-10’ izena du eta Jose Luis de Castro eta Alexander Ugalde irakasleek zuzenduko dute. De Castro eta Ugaldek Eusko Jaurlaritzaren kanpo harremanei buruzko ikerketa ugari argitaratu dituzte. Ikastaroan izena emateko epea irekita dago.

Gehiago irakurri...


Euskaltzaleek hitzordu berria dute igande honetan Bastidan Araba Euskaraz jaialdiaren 28. edizioan

2008/06/13

Araba Euzkaraz jaialdiaren 28. edizioko logoa Aurtengo Araba Euskaraz jaialdia Bastidan ospatuko dute Euskal Herriko zazpi herrialdeetako -- eta Diasporako-- euskaltzaleek. 'Ametsak dirau' lemak urteetan zehar 'euskara berreskuratzea eta zabaltzea helburu izan duen ekimen honek edukitako zailtasunak' adierazten ditu, antolatzaileen esanetan. Bide horretan sendo jarraitu eta sustraiak mantenduz, 1.500 biztanle dituen herriak pertsona kopurua handitu egingo du asteburuan Euskal Herriko txoko guztietatik iritsitako euskaltzaleekin. Bertaratzen direnek hamaika ekimenez gozatzeko aukera izango dute: kontzertuak, haurrentzako jokoak, salmenta postuak, globo aerostatikoak , pailazoak eta bertsolariak, besteak beste.

Gehiago irakurri...


Mexikoko EEak sormen tailerreko haurren lanen erakusketa eta margo lehiaketa egingo ditu bihar

2008/06/13

Ikusizko sormen tailerreko partaideen izen-abizenak iragartzen dituen kartela (argazkia Mexikoko Euskal Etxea) Mexikoko Euskal Etxeko artista txiki eta gaztetxoek euren txokoa izango dute bihar elkartearen asteburuko egitarauan, arteari buruzko jarduera desberdinekin. Alde batetik, Euskal Etxeko sormen tailerrean aritu diren haurren lanen erakusketa bat egingo da, aste hauetan zehar ikasitakoa erakutsiz. Bestetik, euskal elkarteak gaztetxoei ere egingo die lekua, 18 urtetik beheragoko neska-mutilei zuzenduriko margo lehiaketa batekin.

Gehiago irakurri...


Kubako Euskal Enpresarien Elkartearen I. Azoka Ibiltaria Camagüey-ra heldu zen atzo, uharteko bere ibilbideko azkenaurreko etapan

2008/06/13

Gehiago irakurri...


Montevideoko Euskal Erria elkarteak Euskal Zine Astea hasiko du asteartean Uruguaiko hiriburuan

2008/06/12

Ikusleek 'Aupa Etxebeste' euskal filma ikusi ahal izango dute, beste zenbait lanen artean, Montevideoko Euskal Zine Astean Euskal zinema ezagutu eta gozatzeko aukera bikaina izango dute asteartetik hasi eta igandera bitartean Montevideoko hiritarrek, Euskal Erria elkarteak eta Uruguaiko Zinematekak antolatu zuten Zine Asteari esker. Ekimen kultural honen barruan Euskal Herriko zuzendari ezagunen lana izango da ikusgai: Montxo Armendariz, Juanma Bajo Ulloa eta Enrique Urbizu, besteak beste. Eusko Jaurlaritzaren babesa jaso du Zine Asteak eta Uruguaiko Hezkuntza eta Kultura Ministeritzak interes kulturaleko ekimen izendatu du.

Gehiago irakurri...


Euskadiko Filmategiak etxean filme zaharrak dituztenei artxibo hauek dohaintzan uzteko gonbitea egin die

2008/06/12

Euskadiko Filmategiak zaharberritu duen 'Gente de Mar' filma Euskadiko Filmategiko zuzendariak, Mikel Arregik, Euskal Herriko eta Diasporako euskaldunei dei egin die interes historiko edo antropologikoa izan dezaketen famili filme zaharrak erakunde honetara bidali ditzaten. Filmategiak ondare hau jaso eta kontserbatu egingo du, baina filmeen jabetza emaileena izango da. Gainera materiala digitalizatu, egoera txarrean dauden filmak hobetu eta jabeei DVD kopia bat helaraziko die Filmategiak. Ezkontza, jaunartze, famili-bilkura eta jaiak garai desberdinetan euskaldunen bizimodua nolakoa zen jakiteko informazio iturri paregabeak izan daitezke, eta Filmategiak ondare hori bildu eta gordetzeko konpromezua hartu du.

Gehiago irakurri...


Hauteskundeak egingo dira bihar Bartzelonako Euskal Etxean; elkarteak Literaldia 08 jaialdiaren balioespen baikorra egin du

2008/06/12

Aurtengo Literaldia 08 jaialdiak 'arrakasta nabaria' eduki zuen, antolatzaileen esanetan (argazkia Bartzelonako Euskal Etxea) Aurtengo Bartzelonako Literaldia 08 jaialdia 'inoiz baino arrakastatsuagoa' izan dela adierazi dute ekitaldiaren antolatzaileek. Harkaitz Cano, Koldo Izagirre, Joseba Tapia, Iñigo Aranbarri eta Beñat Sarasola bezalako idazle eta artistak Bartzelonan izan ziren, Euskal Etxeak gonbidaturik, euren lanen bidez egungo Euskal Herriaren egoeraren ikuspuntua azaltzeko. Salvador Puig Antich anarkistari eginiko omenaldia izan zen jende gehien bildu zuen ekimena. Bestalde, Euskal Etxeak zuzendaritza batzorde berria aukeratzeko hauteskundeak deitu ditu biharko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia