euskal diaspora eta kultura

2008/11/05
Eusko Jaurlaritzak 2,5 milioi euroko aurrekontua egotzi dio 2009rako Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzari gaur goizean Jesus Peña Lehendakaritzako idazkari nagusiak Eusko Legebiltzarrean aurkeztu duenez. Jaurlaritzak beste 5,1 milioi erabiliko ditu une honetan atzerrian zabalik dauzkan ordezkaritzetan, eta 1,2 datorren urtean zabalduko duen ordezkaritza berri batean. Hori guztia Lehendakaritza alorrari aurrekontuetan finkatu zaizkion 73,3 milioietan sartzen da, horietarik 40 zuzenean Innobazio Fondoari dagozkiola, eta gainerakoak Euskadiren europar partaidetza sustatzeko lanei (4,6 milioi), oportunitate berdintasuna (7,3 milioi) eta beste zenbait ekintza eta programei.2008/11/05
Diasporari buruz ikasi eta atzerriko euskal kolektibitateen arloan espezialdu nahi duten pertsonek aukera on bat dute Eusko Jaurlaritzak deitu berri dituen hiru beka hauekin. Eskabideak Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusian aurkeztu behar dira eta aurkezteko epea abenduaren 1ean bukatuko da. Bekak urte beteko iraupena izango du eta dotazioa 15.900 eurotakoa izango da. Bekadunek beraien eginkizunak honek Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiaren bulegoetan egingo dituzte.
2008/11/05
Eusko Jaurlaritzak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu zituen joan den urriaren 14an 2008 urteko euskal etxeentzako laguntza deialdiaren emaitzak. Laguntza hauek jasoko dituzten euskal etxeen artean 39 Argentinakoak dira, 1 Australiakoa, 1 Brasilekoa, 1 Kanadakoa, 2 Txilekoak, 1 Kolonbiakoa, 6 Espainiakoak, 5 Estatu Batuetakoak, 2 Frantziakoak, 1 Italiakoa, 1 Mexikokoa, 1 Perukoa, 1 Erresuma Batukoa, 5 Uruguaikoak eta 3 Venezuelakoak. Laguntza hauei uko egiteko epea esleipena argitaratu zenetik bi hilabeteetara itxiko da.
2008/11/05
'Euskaldunak: euren aztarnen bila' da Tandileko Gure Etxea Euskal Elkarteak antolatu duen I. Argazki Lehiaketa Nazionaleko gaia. Argentinan bizi den edonork hartu dezake parte, euskal jatorrikoa izan ala ez. Lehiaketa Euskal Elkarteko Kultura Azpi-Batzordeak antolatu du eta sari ederrak izango ditu: lehen sailkatuak 1.200 peso eramango ditu, bigarrenak 500 eta hirugarrenak 300; Tandil bertako lanik onenak 200 $ jasoko ditu. Lanak entregatzeko azken eguna abenduaren 3a da eta epaiaren ondoren, Euskal Etxean izango dira ikusgai.
2008/11/04
2008/11/04
New Yorkeko euskal komunitateak eta hiriko publikoak oro har euskal kantu eta musika ikuskizun batekin gozatzeko aukera izan zuen joan den larunbatean, New York Hiriko Museoan aurkeztu zen 'Basques of New York' ikuskizunarekin. Taulagainean kantari eta musika jotzen, euskal amerikar artista taldea aritu zen, horien artean New Yorken bizi den Amaia Arberas soprano donostiarra, Cathy Clarkson txistulari boisetarra edo Iñaki Astondoa tenore iruindar-newyorktarra.
2008/11/04
2008/11/04
Oñati herri gipuzkoarrarekin senidetua den José C. Paz Buenos Aires probintziako herri argentinarra bisitatu du Iñaki Galdos Gipuzkoako Foru Aldundiko Kiroletako eta Kanpo Ekintzako foru diputatuak joan den astean Argentinara hasi zuen bisitaren baitan. Gipuzkoako foru gobernuko diputatu izateaz gain euskal lurralde horretako EA alderdiko presidentea den Galdosek iragan astean La Platan Euskal Astearen barne egin zen Elkarrizketa Politikorako Mahaiean parte hartu zuen.
2008/11/03
Saldu, erosi, alokatu, eman, lana eskatu, lana eskaini, bidaiatu... edozer gauza eskaini edota eskatzeko tartea zabalik da Iragarkilaburrak.com webgunean. EKTko 'Bertako Hedabideak SL' da proiektuaren sustatzaile nagusia, eta egitasmoa gauzatzeko hitzarmenak sinatu ditu Euskal Herriko hainbat herri komunikabiderekin, iragarkiei paperean zein interneten ahalik eta zabalkunde handiena ematearren. Sarean iragarkiak doan ezarri daitezke, paperezkoan ere bai, saldu edo alokairuan jartzeko iragarkiak izan ezik. Diasporako euskaldunentzat ere irekia dago ataria.
2008/11/03
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
PUBLIZITATEA
© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea
Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus