2008/07/17

Hiru urte betetzen dira gaur Argentinan Magdalena Moujan Otaño hil zenetik. Pedro Mari Otaño bertsolari handiaren biloba zen Magdalena Moujan, idazlea, euskaltzalea eta lan arloan Matematikan doktore eta La Platako Unibertsitate Katolikoko irakasle izana. Oihartzuna lortu zuen euskal gaiko bere idazlan bat 'Gu ta gutarrak' (1968) izenekoa izan zen, euskal nortasunaren ingurukoa. Mar del Platako Euskal Etxeko kide eta 'Arturo Campion' Ikastetxeko kide izan zen, besteak beste. Jose Domingo Ormaetxeak lerro batzuk idatzi dizkio lagun izan zuenari, gaur bere heriotzaren hirugarren urteurrenean oroimenean atxikiz.
Gehiago irakurri...
2008/07/17
Elkarteko Araudiak dioenari jarraiki, egin berriak ditu Zuzendaritza Batzordea berritzeko hauteskundeak Lapridako 'Lagunen Etxea' Euskal Etxe argentinarrak, aldaketa handirik gabe, lehendakaritzari dagokionez Monica Azpiazu buru duen taldeak segitzen baitu lanean, Yanina Salaberry lehendakariorde, Alicia Mendioroz idazkari eta Maria Ester Arrondo diruzain, beste zenbait hautetsiren artean.
Gehiago irakurri...
2008/07/17

Iaz Parisen eginiko bileran adostu ziren helburuei jarraiki, Europako euskal etxeek bigarren bilkura bat egingo dute aurten. Bilkuraren egoitza Bartzelona izango da eta topaketan euskal elkarteen arteko harremanean sakondu eta ekimen amankomunak sustatzen saiatuko dira. Bilera irailaren 5etik 7ra izango da, Bartzelonan egingo den Munduko Mus Txapelketaran bezperan eta ez da giroa faltako, munduko euskal ordezkari asko bilduko baitira bertan. Maddi Oihenart kantariaren kontzertuarekin hasiko da bilkura.
Gehiago irakurri...
2008/07/17

Bartzelonako Euskal Etxea izango da aurten Munduko Euskal Gizataldeen Mus Txapelketaren antolatzaile, irailaren 6tik 14ra bitartean. Hitzorduak Australia, AEB, Kanada, Argentina, Mexiko, Venezuela, Uruguai, Txile, Frantzia, Euskal Herria, Espainia eta kataluniar anfitrioiak bilduko ditu. Txapelketaren egitarauak mus partidak eta kultur jarduerak tartekatuko ditu, izan ere Andres Fernandez antolakuntzako kideak azaldu duenez, 'partehartzaileek Katalunia ezagutzeko beta izan dezaten nahi dugu'.
Gehiago irakurri...
2008/07/17
Zuzendaritza talde berria hautatu du Ohiko Biltzar Orokorrean Argentinako Viedma eta Carmen de Patagones herrietako Euskal Etxeak. Isabel del Carmen Labiano da lehendakari berria, eta orain artean lehendakari zen Sonia Beatriz Gastaminza idazkari kargurako izan da hautatua. Viedma (Río Negro probintzia) eta Carmen de Patagones (Buenos Aires probintzia) herrietako euskaldunak biltzen ditu izen osotzat 'Centro Basko Beti Aurrera Aberri Etxea' duen euskal etxe argentinar honek.
Gehiago irakurri...
2008/07/16

Aste honen hasieran heldu dira Iruñera Nafarroako Nazioarteko Ikastaroaren XII. edizioan parte hartuko duten Argentina eta Txileko nafar etxeetako 41 gazteak. Ikastaroak bi aste iraunen ditu eta tarte honetan gazteek euren arbasoen sorterria ezagutzeko aukera bikaina izango dute, Foru Gobernuak sustatzen duen ekimen honi esker. Egonaldian mintzaldiak entzun, ikastaroak hartu eta Iruñea, Tutera, Zangotza, Lizarra, Baztan, Orreaga eta Erronkarira txangoak eginen dituzte, besteak beste.
Gehiago irakurri...
2008/07/15

Zuzendaria nor izango duen jakiteke, osatu da ofizialki Eusko Jaurlaritzak Euskal Herritik kanpo egiten dituen euskara eta euskal kultura arloko ekimenak sustatu eta koordinatzea helburu duen Etxepare Institutu berriaren Patronatua. Ekainaren 24an onartu zen patronatukideak izendatzen zituen dekretua eta atzo bildu ziren lehen aldiz Patronatuak presidente duen Ibarretxe lehendakaria buru. Guztia zain dago Kultura Sailaren pean dagoen eta egoitza legez Donostian ezarria duen Institutuaren zuzendaria noiz izendatuko duen Jaurlaritzak.
Gehiago irakurri...
2008/07/15

Ostiral honetan Euskal Herrira iritsiko dira Necocheako 23 dantzari gazte, datozen hiru astetan arbasoen sorterrian dantza erakustaldiak emanez bira egiteko ametsa betetzera. Ekimen honekin burutuko da duela lau urte hasi zen Hator Hona trukaketa programa. Programa honen bidez Euskal Herriko hainbat euskal Argentinara joan dira dantza, euskara, pilota... ikastaroak ematera eta orain, azkenik, argentinar gazteak dira Euskal Herrira datozenak. Emanaldiak eskainiko dituzte Elizondo, Azpeitia, Oiartzun, Legution... guztira bederatzi herritan. Bertako euskaldunentzako aukera bikaina izango da Argentinan euskal dantzak duen osasun ona ikusteko.
Gehiago irakurri...
2008/07/15

Gauerdiarekin batera iruindarrek 2008ko Sanferminen bukaera aldarrikatu dute, penaturik eta 'pobre de mi' kanta ezaguna abestuz. Jai gogoarekin gelditu direnentzako kontsolamendu bakarra datorren urteko jaietarako denbora gutxiago falta dela pentsatzea izango da, baina euskal Diasporatik oraindik ere nazioartean ezagunak egin diren jai hauen irudiak eta ekitaldien lekukotasunak heltzen zaizkugu. Argentinan, adibidez, asko izan dira jaiarekin bat egin duten euskal etxeak.
Gehiago irakurri...
2008/07/15

Argentinak Uztailaren 9a (Independentziaren Eguna) ospatu zuen iragan asteazkenean. Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxeak eta San Luis probintziako Villa Mercedeseko Euskal Etxeak bakoitzak bere herrian egiten ziren desfileetan aprte hartu zuten, egun berezi hau ospatzeko. Resistenciako elkarteak bazkideekin eta antzerki taldeko kideekin batera egin zuen festa eta villamercedestarrek aldiz, 'Scout 998-Alfa y Omega' taldea alboan zutele parte hartu zuten probintziako eta herriko arduradunen aurrean egin zen ekitaldian.
Gehiago irakurri...