euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Coronel Moldesko Euskal Etxeko San Inazio Jaian 'Euskal baserrietako sukaldaritza' liburua aurkeztu da

2010/08/06

Joan den abuztuaren 1ean eta bertako “Las Brasas” jatetxean ospatu zuen San Inazio Eguna Cordoba probintziako Coronel Moldesko Gure Zainak Euskal Etxeak. Laurogei bat etxeko kide eta lagun bildu ziren bazkarian eta jaiaren markoan, Marita Echave Gure Zainak-eko lehendakariak berak idatzitako 'Euskal baserrietako sukaldaritza', “Zelai etxeetako sutondo ingurutik sortu ziren errezetak” biltzen dituen liburua aurkeztu zen. Jaio berria den euskal erakunde honek leial eusten die elkarte sortu zuteneko baloreei eta gogor ari da lan egiten. Beste gauza batzuen artean, asteartero euskal gaiei buruzko saio bat aireratzen dute herriko “Buenas Ondas” irratian; horretaz gain, Cnel. Moldes-en urteurrenaren ospakizunetan, datorren irailean, hartuko dute parte; eta gaur bertan, neguko oporrak bukatuta, euskara klaseekin jarraituko dute euskal etxeko ikasleek.

Gehiago irakurri...


Pergaminoko Lagun Onak Euskal Etxeak euskal gaiei buruzko bi ikerlan bideratu ditu

2010/08/06

Lagun Onak Euskal Etxeak bideratutako euskal gaiei buruzko ikerketak Pergaminoko 122 zenbakidun Irakasleen Prestakuntza Goiko Institutuan aurkeztu ziren Beste hainbat ekintzen artean, Diasporako euskal etxeek hartzen dute batzuetan euren inguruko hezkuntza-instituzioei buruzko ikerlan arloan laguntzearen ardura. Bide honetatik, euskal kultura zabaltzeaz gain erakundeen arteko harremana sendotu egiten da. Eta hauxe da hain zuzen Lagun Onak-ek hartu duen bidea. Pergaminoko euskal etxeak bertako Irakasleen Prestakuntzarako 122 zenbakidun Goiko Institutuko bi historia ikasleri lagundu zien beren ikerlanetan. Ikerketek euskal gaiak hartzen zituzten ardatz. Batak, Pergamino eskualdean euskaldunen kokapena eta besteak euskal pilota Pergaminoko frontoietan. Bi proiektuak aipatutako Institutuan aurkeztuak izan ziren euskal etxeko agintari eta Historia irakasleen aurrean.

Gehiago irakurri...


Rio Cuartoko 'Euskal Herria Plaza'ren inaugurazioan, euskal etxeko dantza taldeak bere aurkezpena egin du

2010/08/05

Rio Cuartoko 'Euskal Herria Plaza' inauguratzeko ekitaldian Villa Mariako Valentin Gortari dantzariak Aurreskua dantzatu zuen EuskalKultura.com-ek garaiz aditzera eman zuenez, 'Euskal Herria Plaza'ren inaugurazio ofíziala eta lehenengo harria jartzeko ekitaldia gauzatu zen Rio Cuarton joan den uztailaren 30ean. 'Gure Ametza' (sic) Euskal Etxeak bultzatutako proiektu honen bidez, ibaiaren ondoan kokatuta dagoen berdegunea euskal kultura zabaltzeko eremu bihurtuko da laster, eta hiriko gizatalde guztiak eta oro har komunitate osoa dago gonbidatuta leku berri honetaz disfrutatzera. Euskal etxeko kideekin batera, FEVAko lehendakari Raul Basterra ere izan zen inaugurazioan, baita udaletxeko eta probintziako agintariak ere. Urtearen hasieran sortu zen etxeko dantza taldeak bere lehenengo emanaldia eman zuen inaugurazioan, bertako euskaldunen aspaldiko asmo bati eutsiz.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez lehendakariaren Estatu Batuetarako bisitaren argazki kronika: Nevada eta Kalifornia (I)

2010/08/05

Patxi Lopez San Frantziskoko Euskal Etxearen sarreran, NABOko lehendakari Valerie Arrechea aurkezten ari zaizkiola (argazkia EuskalKultura.com) Patxi Lopez lehendakariak uztailaren 24ean hasi zuen Estatu Batuetarako bidaia ofiziala, lehendakari gisa tamaina bateko euskal komunitate bat bisitatzera egiten duen lehenengo bidaia. Boiseko 'Jaialdi 2010' euskal elkarretaratze erraldoia helburu izanik, aurretik Nevada eta Kaliforniako euskal komunitateak eta kutsu ekonomiko eta unibertsitariko beste hitzordu batzuk ere bete ditu, astebeteko ostera honetan. Hona bidaia horren kronika, argazki aldetik ere ongi hornitua.

Gehiago irakurri...


Patxi Lopez lehendakariaren Estatu Batuetarako bisitaren argazki kronika: Kalifornia eta Idaho (II)

2010/08/05

Ezker-eskuin erdian: Begoña Gil, lehendakariaren emaztea; Lopez lehendakaria; Etchemendy provost-a; Michelle Alzola, itzultzailea; Guillermo Echenique, Kanpo Harremanetarako idazkari nagusia, Stanford Unibertsitatera iristen (argazkia EuskalKultura.com) Lopez lehendakaria buru duen euskal ordezkaritzak uztailaren 28a izan zuen bere azken eguna Kalifornian, Idahora abiatu aurretik, AEBetara egiten ari den ostera ofizialean. San Frantziskotik Google-n egoitza bisitatu du Silicon Valley-n, eta bertatik atera gabe, Menlo Park-en SLAC laboratorioa. Bertotik Stanford Unibertsitateko gune nagusira joanik, goi ikastetxe horretako Etchemendy provost-ak (errektorearen pareko kargua) errezibitu ditu, ondoren, besteak beste, CARS ekimena bisitatzeko eta langau dauzkaten auto prototipo zenbait ikusi eta 'dastatzeko'. Arratsaldeko azken zatian, low cost motako hegaldia San Jose aireportuan hartu eta Boisera iritsi dira.

Gehiago irakurri...


'Boiseko Txuri Urdinak' peña sortu dute Idahoko hiriburuan, Estatu Batuetako lehenengo elkarte realzalea

2010/08/04

Lagun talde realzale berriak atera duen lehenengo argazki ofiziala. Oihalari eusten, ezkerraldean, hiru anai-arreba bietertarrak; eskuinekoari eusten, Jesus Alcelay.

Badirudi joan den abenduan Argentinako La Platan 'Argentinako Realzaleak' peña sortzearekin hasitako bideak jarraipenik topatu duela Diasporan, kasu honetan Estatu Batuetan, bertan, Idaho estatuko hiriburuan, sortzen hasi berria baita futbol talde gipuzkoarraren aldeko lagun talde bat, 'Boiseko Txuri Urdinak' izenpean, oraindik ere Boisen 'Jaialdi' euskal festa erraldoiaren oihartzuna --edo bestondoa ote-- airean dabilenean.

Gehiago irakurri...


Buenos Airesko Euskaltzaleak euskaltegiak euskara bi kurtso berri irekiko ditu abuztuaren 10etik aurrera

2010/08/04

Euskaltzaleak-eko lehendakaria den Teresa Zavaleta klaseetako batean umorez bisitari 2010eko lehenengo sei hilabeteetan hamaika ekintza antolatu ditu Euskaltzaleak euskaltegiak Eusketxe - Eusko Kultur Etxea eta Ekin Argitaletxearekin batera Buenos Airesko Mexiko kalean duen egoitzan. Hitzaldi eta topaketek, txalaparta tailerrak eta neguko oporrak hasi aurretik abian jarri zen euskarazko zine zikloak jendea era batean edo bestean euskarara hurbiltzeko asmoa izan dute; eta ondo asko bete dute xedea. Izan ere, azken hilabeteotan, euskara ikasteko eskaera nabarmen handitu da Buenos Airesko euskaltegian eta eskakizun horri erantzuteko, Euskaltzaleak-ek bi kurtso berri irekiko ditu abuztuko bigarren astean. Nobedade bat ere badakar berri honek: goizean ikasi nahi duenak aukera hori ere izango du. Klaseetako ordutegia hauxe izango da: astearte eta ostegunetan goizeko 10etatik 12etara; arratsaldekoa, berriz, astearte eta ostiraletan izango da, 7:30etatik 9:30etara. Biak zerotik hasita.

Gehiago irakurri...


Bartzelona eta Madrilgo Euskal Etxeak pozik Nafarroako Arantzan egin berria duten euskara barnetegiarekin

2010/08/04

Euskara ikasleak Urdazubiko kobatan (argazkia EE) Astebeteko barnetegia antolatu ohi du Bartzelonako Euskal Etxeak urtero uda partean, eta deialdia Kataluniako eta Espainiako estatuko beste euskal etxeetara zabaldu. Aurten Madrilgoak bakarrik gehitu zaizkie. Aurtengo saioan, hamalau ikasle eta bi irakasle bildu dira Nafarroako Arantza herrira, egunero euskaraz hogeita lau orduz bizi eta euskal munduan murgiltzeaz gain, Nafarroako Bortziriak eta inguru zabal bat bertatik bertara ezagutzeko.

Gehiago irakurri...


Aurreko edizio jendetsuetan baino jende gehiagoz, Diasporaren munduko hiriburu izan da Boise Jaialdi garaian

2010/08/03

Jaialdiko festa esparrurako sarrera nagusia, joan den larunbat goizean (argazkia EuskalKultura.com) Aste honetan banatuko dira xifra eta datu zehatzagoak, baina Jaialdiko arduradunengandik jaso ditugun lehenengo informazio eta iruzkinak irribarrea ezpainetan eta poz aurpegi nabariz eman dizkigute, balantze ezinhobea eginez amaitu berria den Jaialdiz, aurreko edizioetan lortutako xifrak arrunt gora joan eta biderkatu egin direla esanez. Ez da ofiziala, baina 40.000 eta 45.000 bisitari arteko estimazioa da ahoz aho dabilena. Egia esan, Boise hiriak bere onena eman du euskal kultura ardatz hartzen duen ekitaldi erraldoi honetan eta egun hauetan Boise eta Idahoko komunikabideetan ezezik, Oeste osoko eta nazio zein nazioarteko zenbait hedabidetan ere sartu dira Jaialdi eta euskaldunak berri pozgarri gisa. Boise bertakoetan, hasteko, gehigarri bereziak eta arreta berezia eskainiz nazioarteko euskal elkarretaratze honi.

Gehiago irakurri...


Senidetzearen X. urtemugan, Jose C. Paz-eko Euskal Etxeko lehendakariak Oñati bisitatu zuen

2010/08/03

'Hermansoloña' Gobernuz Kanpoko Erakundeko arduradunak diren María Isabel Elorza eta José Antonio Urteaga, Maria Angeles Oñederra eta Joaquin Fernandes, bere senarra, Senidetzearen monumentuan Argentinako azken krisialdi ekonomikoan, 2001ean, heldu zen Jose C. Paz-era Oñatitik bidalitako lehenengo kontainerra. Berrogeita hamar kutxa zetozen, miseria gorrian bizi zen jendearen artean behar-beharrezko gauzak banatzeko. Geroztik, urtero heltzen da Buenos Aires probintzian dagoen hirira herri gipuzkoarretik bidalitako laguntza; laguntza horri esker, Jose C. Pazeko hainbat tailerretan lan egiteko tresnak daude, eta hainbat aterpetxetako neska-mutilek badute janzteko moduko arropa, eta otorduak egiteko leku bat. “Senidetzea, arrazoi historikoengatik egin zen, hiriko sortzailea Oñatikoa baitzen. Gero jakin genuen zein zen Jose C. Pazeko egora ekonomikoa eta oñatiarrok berehala antolatu ginen laguntza emateko”, azaldu zion EuskalKultura.com-i senidetzearen taldeko koordinatzaile eta 'Hermansoloña' Gobernuz Kanpoko Erakundeko arduradunetako bat den José Antonio Urteagak. Hamar urte pasatu dira jadanik bi herri hauen arteko harremana sortu zenetik eta urtemuga ospatzeko, Maria Angeles Oñederra, Jose C. Paz-eko Toki Eder Euskal Etxeko lehendakaria, Oñatira bidaiatu zen hango kideekin elkartzeko.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia