2010/09/13

Hamar urte betetzen dira aurten René Favaloro sendagile argentinar ospetsua hil zenetik eta omenaldi gisa Cordobako Udaletxeak “René Gerónimo Favaloro Sendagilea" Sariaren Lehenengo Edizioan parte hartzera gonbidatu zuen bertako komunitate zientifikoa. 'Gure Txokoa' Euskal Etxeak ere erantzun zion deialdi honi. Alde batetik, bi kidek beren bi ikerlan aurkeztu zituzten. Beste alde batetik, sari banaketaren ekitaldian Alberto Maiztegui irakaslearen presentzia bideratu zuen euskal etxeak. Cordoba hiriarekiko bere engaiamendua erakusteko, euskal etxea hitzaldi ziklo bat ere gauzatzen ari da. “Etortzen den jendearen interesak bultzatzen gaitu horrelako ekintzak egiten jarraitzera”, adierazi du euskal etxeko batzordeak.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

Gipuzkoar hiriburuko Principe zinema aretoek, datorren larunbatean, irailak 18, 'Amerikanuak' produkzio independentearen estreinaldia eskainiko dute Donostiako Zinemaldian (aurten irailaren 17tik 25era), 'Zinemira– Euskal Zinemaren Panorama' sailean. 'Amerikanuak'ek Nevadako (AEB) Elko herrira joandako zenbait immigrante euskaldunen istorioa kontatzen du. Euskaraz errodatua, funtsean nostalgiari buruzko filma bat da, herrialde arrotz batean bizitza duina eramateko borrokari eta komunitate bateko kide sentitzeari buruzkoa.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

Amets Arzalluz eta Jokin Uranga bertsolariak Londresen izan ziren joan den abuztuaren 28an hiriburu britainiarreko Basque Society elkarteak gonbidatuta, Bethnal Green-eko euskal etxean bertso-bazkaria egiteko. Giro ederrean egin zuten saioa, eguneko anekdota broma iturri hartuta: elkartera heldu aurretik taberna batean karterak, diru eta pasaporteak lapurtu zizkieten.
Gehiago irakurri...
2010/09/13

XXXI. edizioan izan da, baina ikurrinak aurtengoan Obera hiri argentinarreko Immigranteen Jaieko taulagainean bere tokia izan du, Euskal Jatorri elkarteko kideei esker. 2005ean sortu zen elkartea duela lau urte hasi zen Immigranteen eguneko desfilean parte hartzen, eta aurtengoan lehen aldiz Luis Norberto Polasek Vizcaychipi banderariak ikurrina jaiaren eskenatoki nagusian erakutsi zuen, herriko beste gizataldeen banderekin batera.
Gehiago irakurri...
2010/09/10

Mexikoko diputatuek Euskadiko kanpo politika eta politika Ekonomikoaren alderdi garrantzitsuenak ezagutuko dituzte. Zazpi dira diputatuak eta astebetko bidaian heldu dira. Atzo goizean Jaurlaritzako Kanpo Harremenetarako idazkari nagusi Guillermo Echeniquerekin eta Irune Agirrezabal Koordinazio zuzendariarekin bildu ziren, baita Carlos Aguirre Ekonomia eta Ogasun sailburuarekin ere. Bestalde, Lopez lehendakaria AEBetako Idahotik iritsitako ordezkaritza batekin bildu zen eguerdiz, Brad Little gobernadoreordea buru, hauek ere Euskadi eta euren estatuaren arteko harremanak estutzeko asmotan iritsiak.
Gehiago irakurri...
2010/09/10

Euskal kulturan sakondu eta zure sustraiak hobeto ezagutu nahi al dituzu? Diasporako euskalduna edo euskaldunen ondorengoa baldin bazara Eusko Ikaskuntzak Asmoz fundazioaren Eusko Ikasgaiak online graduondokoa egiteko 20 beka jarri ditu eskuragai. Ikastaroa doan eta internet bitartez egin ahalko duzu eta Euskal Herriko Unibertsitateko eta UNED-eko titulazioa jasoko duzu. Graduondokoaren matrikularen prezioa -bekarik gabe- 1.372 eurokoa litzateke.
Gehiago irakurri...
2010/09/10

"Zapore gazia geratu zaio Asel Luzarragari bere aurka Txilen abiatutako auziaren epaia jakinda. Badaki okerragoa izan zitekeena. Baina ez dute errugabetzat jo. Eta errugabea dela berretsi du." Abenduaren 31ean Txilen atxilotu zuten Asel Luzarraga euskal idazlearen epaia joan den asteartean atera ondoren, Iñaki Petxarroman kazetariak Txilen bizi den bermeotarrarekin izandako solasaldia islatzen duen testua.
Gehiago irakurri...
2010/09/10

Iraila heldu da eta urtero bezala ikasgeletara bueltatzeko ordua da Europan. Asko dira jadanik izen-emate prozesua abian jarri duten euskal etxeak: Madril, Bartzelona, London, Paris, Frankfurt... Euskal etxe bat non, han da euskara ikasten eurekin bat egiteko gonbitea egiten digun ikasle talde bat. Aitzakiarik ez, aurten bai!
Gehiago irakurri...
2010/09/10

Euskara ere heldu da interneteko bideoen azken modara --'lipdub' delakoa-- Bartzelonako Euskal Etxeko euskara ikasleen eskutik. Arantzan (Nafarroa) egin zuten azken barnetegian animatu eta bideo hau grabatu zuten 'Maite zaitut' kanta ezagun-ezagunaren doinuarekin. Nork esaten du euskara ikastea aspergarria dela? Galdetu eurei!
Gehiago irakurri...
2010/09/09

Aurrera doa Kolonbiako Euskal Astea, ekitaldiz jantziriko egitaraua betez. Joan den igandean hasi zen jaia Bogotan, Gernika parkean egin zen inaugurazioarekin. Bertan izan zen Julian Celaya, Eusko Jaurlaritzako Kanpoko Euskal Herritar eta Gizataldeentzako zuzendaria. Kolonbian izango den egunotan, Celaya Medellin-go Euskal Etxeko kideekin eta Gaztemundu programako kolonbiar gazteekin ere bilduko da. Medem-en zinea eta Urdiain tenorearen kontzertua iragarri ditu gaurko Kolonbiako Euskal Asteak.
Gehiago irakurri...