2010/10/05

'Mentrestant agafa'm la mà', hauxe da Uriberen poema liburuak katalanez duen izenburua. Bartzelonako Proa argitaletxeak plazaratu du, edizio elebidunean, euskaraz eta katalanez. Euskara ikasten ari diren kataluniarrentzat material oso interesgarria izango da, eta baita ere azken urteotan nazioarteko ibilbide aberatsa izaten ari den idazlearen lana ezagutu nahi duten poesiazaleentzat. Jon Elordi eta Laia Noguera izan dira itzultzaileak eta lehengo kapitulua sarean irakur daiteke.
Gehiago irakurri...
2010/10/05

Ospatzeko bi arrazoi sendok bildu zituzten La Platako Euzko Etxeko kideak joan den irailaren 18an. Alde batetik San Inazio egunaren omenezko taska egin zen etxeko Toki Alai txokoan. Beste alde batetik, Liburuzainaren Eguna oroitzeko 'Euskaldunak eta Irlandarrak Bigarren Mendeurrenean' izeneko hitzaldia antolatu eta Haydee Cervantes de Artola Euzko Etxeko 'Matxin Burdin' liburutegiko lehenengo liburuzainari omenaldia egin zioten. Etxeko abesbatzak eta dantzariek ere euren artea eskaini zuten elkarretaratzean.
Gehiago irakurri...
2010/10/04

Arrakasta nabariz amaitu da Paranan 'Roble Martínez In Memoriam–Copa José María Cerini' izeneko xake txapelketa, Círculo Paranaense de Ajedrez elkartea eta Urrundik Euskal Etxea antolatzaile. Xake arloko elkarretaratze honek Santa Fe eta Entre Rios probintzia argentinarretako jokalariak bildu zituen, Paranako xake eta kirol munduan jende esanguratsuak izan ziren Roble Martínez eta José María Cerini-ren omenetan, azaldu dute ohar batean Urrundik euskal elkartetik.
Gehiago irakurri...
2010/10/04

Urtero ohi duenez Alemaniako Euskal Ikasketen Etxeak hainbat ekitaldi antolatu ditu etzi zabalduko den Frankfurteko Liburu Azokan. Alde batetik, Edorta Jimenez idazleak 'Liburuak DJen ordez' saioan parte hartuko du, euskal literaturari buruz mintzatuz Radio X irratian, eta Martin Petrusek irrati berean Harkaitz Canoren 'Pasaia Blues' liburua alemanez irakurtzen bukatuko du. Ostegunean azokara doan euskal ordezkaritzak Frankfurteko euskara ikasle eta idazleekin bat egingo du hiriko sagardotegi batean literatur afaria egiteko. Eta badago besterik...
Gehiago irakurri...
2010/10/04

Urteroko jaia egin du joan den larunbatean Llavallol-go Euskal Echea-ren egoitzan tradizio handiko Institutu euskal argentinar honek. 2 eta 17 urte arteko bi mila ikaslek hartu dute parte Bigarren Mendeurreneko Euskal Festan, Euskal Herriko eta Argentinako ohitura eta tradizioak batuz. Neska-mutikoen guraso eta ahaideek, eta ikusleek oro har, dantzaz, musikaz eta kirol ikuskizunez gozatu ahal izan dute eguzkitsu zabaldu zen egunean (argazki erreportajea).
Gehiago irakurri...
2010/10/04

Munduko euskaldunei buruzko Euskal Herria Mugaz Gaindi (EHMG) mintegia sarean da jada, hainbat eduki eskuragarri. Mintegia Boisen egin zen, uztailaren 28tik 30era bitartean, baina orain bertsio birtuala irekita dago sarean, AEBetara bildu ezin zutenek ere parte hartzeko aukera izan dezaten. EuskoSare webgunean irakur daitezke mintegiko ponentziak, egileei galderak egiteko edo eztabaida birtualak antolatzeko aukerarekin.
Gehiago irakurri...
2010/10/01
Zeure euskal etxean nahi dituzula? Idatz iezaiezu, bada... Wilson Saliwonzyck payadore argentinarra eta Egoitz Zelaia euskal bertsolariak urriaren 20ean hasiko dute Hegoamerikan zehar egingo duten 'bertso-payada' bira. Bapatekotasunaren tradizio desberdinen arteko hartueman honi 'Entre mate y patxaran' izena jarri diote. Argentinan, Uruguaien eta Brasilen egingo dituzte emanaldiak. Antolatzaileek 'payada-saio' hauek zuzenean gozatu nahi dituzten euskal etxeei eurekin harremanetan jartzeko gonbitea egiten diete. Urtarrila arte 'errepidean' egoteko asmoa dute.
Gehiago irakurri...
2010/10/01

XX. Mendeko Izarren Gala deritzon ikuskizunean parte hartu eta gero saria jaso zuen Lucia Lacarrak joan den igandean Moskun: 'Hamarkadako dantzari' izendatu zuten. Berarekin batera beste hiru dantzarik ere jaso zuten izendapena: Errumaniako Alina Cojocaru eta Errusiako Svetlana Lunkina eta Diana Vishneva. Lacarra Munikeko Operako Balleteko dantzari nagusia da.
Gehiago irakurri...
2010/10/01

Jakina da HABEk eta FEVAk elkarrekin kudeatzen duten 'Argentinan Euskaraz' proiektua 20 urte betetzen ari dela aurten. Urteurren biribil hau ospatzeko, mota askotako ekintzak antolatu dituzte euskara munduan murgilduta dauden lagunek. Hala ere, ekitaldi nagusiak Mar del Platako Bigarren Mendeurreneko Euskal Astean egingo dira. Azaroaren 4tik 7ra trebakuntza ikastaroak iragarri dira, baita 'Euskodromoa' izeneko euskara hedatzeko gunea ere eta omenaldi bat 'Argentinan Euskaraz' proiektuko lehenengo irakasle eta ikasleei.
Gehiago irakurri...
2010/10/01

Munduko beste hainbat euskal etxeekin bat eginez, Txileko Santiagoko Euzko Etxeak ere San Migel edo hemen 'Mikel Deuna' gisa ezagutua den Euskal Herriko zaindariaren festa ospatuko du aste honetan. Euskal egutegietan festa egun tradizionala den hau, bertan ohikoa den gisan ospatu ere: meza entzunez San Cristobal Muinoko Euzko Enparantza ondoko kaperan eta ondoren euskal kantu eta dantzaz jantzitako ekitaldi bat eginez bertan dagoen Gernikako Arbolaren kimuaren aurrean eta ondoko zabalgunean.
Gehiago irakurri...