2010/10/08

Bost urte daramatza 'Guk' dokumentalaren egilea den Nuria Vilaltak Euskal Herritik kanpo bizitzen. Hala ere, bere lanari buruz hitz egiten duenean bere asmoa euskal nortasunaren indarraren misterioa deskubritzea dela esaten du. “Buenos Airesera heltzerakoan eta euskalduna izanda berehala konektatu nintzen Argentinan dagoen euskal energiarekin”, aitortzen du. “Luzemetraia hau egiteko helburua ez da izan soilik Rio de la Platara etorri ziren euskaldunen historia kontatzea, baizik eta, batez ere, euskaldun horien ondorengoek gaur egun euskal nortasun hori zelan eta zergatik mantentzen duten deskubritzea”. Nuria laguntza bila dabil lanaren postprodukzioa amaitu ahal izateko; banaketan ere ongi etorriko zaio. Gazte bilbotarrak bere proiektuaren xehetasunak azaltzen ditu EuskalKultura.com-ekin izandako solasaldian.
Gehiago irakurri...
2010/10/07

Iparraldeko Euskal Kultur erakundea munduko euskaldunen argazkiak biltzen ari da, bakoitzak bere euskal mundua erakutsi eta elkarren artean gure munduaren irudi kolektibo bat sortzeko. GureMunduak.com du izena ekimenak eta Euskal Herriko zein atzerriko euskaldunak ari dira jada argazkiak bidaltzen, euskaldun bat dagoen edonon ere euskal mundu ttipi bat sortzen delako. Bidali zure argazkiak lotsarik gabe, denon artean munduko bola bete arte!
Gehiago irakurri...
2010/10/07

Ingalaterrako Folkestone herrian egiten den arte jaialdia, Erresuma Batuko garrantzitsuenetakoa, ekainaren 25etik irailaren 25a bitartean luzatuko da 2011an. Cristina Iglesias euskal zizelkaria izango da jaialdiko izarretako bat eta kostaldeko dorre historiko batean egingo du interbentzio arkitektonikoa, 'beste mundu baterako ate baten' ilusioa sortuz.
Gehiago irakurri...
2010/10/07

Asunciongo Euskal Etxeak euskal moldeko sukaldaritza emaitzak eta euskal mozkinak salduko dituen stand-a zabalduko du datorren igandean, urriaren 10ean, Paraguaiko hiriburuan eta izan ere Plaza Katolikotik Espainiako Etxerako bidea egingo duen lasterketa baten ondotik egingo du, euskal etxetik EuskalKultura.com-i jakinarazi zaionez. Biharamunean, astelehenez, euskal elkarte berak hitzaldi bat iragarri du, Juan de Salazar Kultur Etxearekin batera antolatua, 'Valle Inclan eta Blas Ibanez-ek Paraguaira egin bisitaren Mendeurrena' izenburupean Pedro Jose Garmarra Doldan euskal etxeko lehendakari ohiak emanik.
Gehiago irakurri...
2010/10/06

Egun osoko ekitaldi berezia gauzatuko dute datorren larunbatean Argentinako Chascomusen euren XX. Euskal Jaia ospatzeko. Kirolak, meza eta komunitate osoari irekitako erromeria izango dira egitarauko osagai nagusiak. Herritik kanpoko gonbidatuak ere inguratuko dira eta, besteak beste, Cañuelaseko dantzariek eta Buenos Airesko Ekin Dantzari Taldekoek parte hartuko dute dantza ikuskizunean.
Gehiago irakurri...
2010/10/06

Migrazioen Elkarte Europarrak egunotan Bilbon egin duen mintegia bukatuta, antolatzaileek egiten duten balioespena ezinhobea da. Mintegiak "hemengo unibertsitateek AEMI deskubritzea" ekarri du, diote antolatzaileek, eta proiektu handi baten abiapuntua izan daiteke: migrazioari buruzko museo birtual europar bat sortzea, sarean AEMIko kide diren erakundeen datubaseak eta ikerketak atari bakarrean bilduz.
Gehiago irakurri...
2010/10/06

Bilbon egin den Europako Migrazioen Elkartearen mintegian jorratutako beste gai interesgarri bat migrazio ikerketak hezkuntza kurrikulumean sartzea sustatzea izan da. Eredu praktikoak ikusi zituzten mintegian: "Norvegian ikasleek euren zuhaitz genealogikoa egiten dute eta horrela gehienek euren familian ere emigrazioa egon zela ikusten dute", azaltzen du Benan Oregik, mintegiko antolakuntza taldeko kideak. "Baloreak sustatzen dituen ariketa praktikoa da eta gaur egungo immigrazioa beste era batera ikusten laguntzen die".
Gehiago irakurri...
2010/10/06

Arrakastaz egin da amaitu berria den irail honetan, Argentinako 'Universidad Vasca de Verano'k (UVV, Udako Euskal Unibertsitatea) Buenos Aires eta Llavallol-eko Euskal Echea eskolen egoitzetatik kanpo egin duen lehenengo jardunaldia. Tres Lomas herrian izan da, bertako Udalaren sosteguaz ,eta herriko euskaltzale eta oro har kulturazaleez gain inguruko Trenque Lauquengo 'Euskal Sustraiak' eta Pehuajo-ko 'Etxe Alai' euskal etxeetako kideak ere baitaratu ditu. Arrakastak bultzaturik, bildutakoen artean Tres Lomasen euskal etxe bat abiarazteko ideia sortu zen, herriko alkate Mario Luis Espadak ostengua adierazi ziolarik.
Gehiago irakurri...
2010/10/05

Chacoko Kotoiaren Lurra Euskal Etxearen zuzendaritzan hamar urte eman igaro ondoren Jose Christian Echavarria bazkideak bere esperientzia aberatsaren balioespena egin eta EuskalKultura.com-en bitartez Diasporako lagunekin partekatu nahi izan du. Fabio Echarrik hartu du bere lekukoa elkartearen zuzendaritzan eta hasiak dira jada sasoi berriko ekimenak, tartean Cesar Arrondo historialariaren hitzaldi bat.
Gehiago irakurri...
2010/10/05

Quebec-eko euskal etxeak euskal musikari eskainiko dio hasi berria dugun hilabete hau. Jarduerak joan den ostiralean abiatu ziren, 'Musika Euskal Herrian' izeneko hitzaldiarekin. Ane Arregi txalapartaria eta Adelaide Daraspe historialaria izan ziren hizlari. Ane Arregi berriki etorri da Quebec-era bizitzera eta bera da joan den larunbatean hasi zen txalaparta ikastaroko irakaslea.
Gehiago irakurri...