euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Giro ederra Paueko Pilota Mundialean; Espainiako selekzioa izan da garaile, urrezko lau dominarekin

2010/10/15

Joseba Bilbao, ezkerretik lehena, Argentinaren podioan (argazkia FIPV) Joan den urriaren 10ean bukatu da Pauen, Frantzian, Euskal Pilotaren Nazioarteko Munduko Federakuntzak (FIPV) antolatu Mundiala. Txapelketan 20 herrialdetako 500 pilotarik parte hartu dute eta 300 partidatik gora jokatu dituzte 14 modalitatetan. Espainiako estatuko selekzioa izan da garaile, urrezko lau domina, zilarrezko sei eta brontzezko hirurekin. Bigarren Mexiko (lau urre), ondoren Frantzia hirurekin (Xare, Zesta Punta eta Pala Motza), Argentina ere hirurekin (Larruzko Pala 30m, Gomazko Pala Trinketean Gizonezkoak eta Larruzko Pala Trinkete), Kuba hiru brontzerekin eta Uruguai brontze bakarrarekin.

Gehiago irakurri...


'Ongi Etorri' Euskal Etxearen standa bisitatutakoenetako bat San Pedroko Gizataldeen XV. Jaian

2010/10/14

San Pedroko XV. Gizataldeen Jaian 'Ongi Etorri' Euskal Etxeko kideek beren standa muntatu zuten Asteburu luzea eta eguraldi aparta baliatuz, hamar mila inguru lagunek hartu dute parte San Pedroko Kolektibitateen Jaian joan den urriaren 9tik 12ra. Urtero bezala, festa Parana ibaiko ertzean dagoen Paseo Publico-n gauzatu zen; hor berton, herri askotako kultura eta ohiturei buruzko informazioa zabaldu zen bateko eta besteko standetan. Euskal standa, Ongi Etorri euskal etxeko kideek prestatutako janariari esker, erakargarrienetako bat suertatu zen asteburu osoan.

Gehiago irakurri...


'Agoizko Joaldunak' Buenos Airesen eta Euskal Astean: "Lapiko-jotze bat garela pentsatuko dute batzuk"

2010/10/14

Buenos Aires eta Mar del Platako kaleetara eramango dute irudi hau Agoizko Joaldunek (argazkia Agoizko Joaldunak) Iñaki Antolin Astigarraga San Isidron jaio eta Buenos Aireseko Laurak Bat elkartearen inguruan hazitako argentinarra da. Orain bederatzi urte Nafarroara, Agoitzera, etorri zen bizitzera eta duela hiru urte 'Agoizko Joaldunak' zanpantzarren sorreran hartu zuen parte. Orain, urtetan Agoitzen euskal kulturari ekarpena egin ostean, taldeko kideei Argentinan euskaldun izatea zer den erakutsi ahal izango die. Urriaren 30ean Buenos Airesen ariko dira eta ondoren Mar del Platako Euskal Astera joango dira.

Gehiago irakurri...


Koloniaren garaitik Uruguaiko Flores departamentura iritsitako euskal immigrazioa ikertuko dute

2010/10/14

Uruguaiko Flores departamentua eta Trinidad hiriburua herrialdeko mapan Orrialdeotan behin baino gehiagotan esan izan dugunez, Flores departamentua, Uruguai osoan euskal presentzia handiena edo euskaldunen ondorengo gehien biltzen dituen barrutia da. Aurretik izan zuen euskal etxetik, baina hura desegin eta urtetan gauzak geldirik egon ostean, mugimendua berriro ere hasi dira abiatzen. Euskal jatorrikoen berrantolatze lanekin bat eginez, bertako agintariak ere bertara iritsitako immigrazioari buruzko ezagutza bultzatzen hasi dira eta, izan ere,, kopuru eta isla aldetik komunitate kopurutsuena direnez, euskaldunekin hasiko dute bertara immigratu zuten komunitateei buruzko ikerketa.

Gehiago irakurri...


Chascomuseko 20. Euskal Jaia Zingirako Euskaldunak elkarteko kide eta lagunen topagune izan zen

2010/10/14

Euskal Jaian bizi izan zen giroaren irudia (argazkiak ChascomusEE) Zingirako Euskaldunak elkarteak lagun asko bildu zituen joan den larunbatean bere Urteroko Euskal Jaian. Hogeigarren edizioa da izan da aurtengoa eta Chascomuseko herrikide askok elkarteko lagunekin bat egin nahi izan zuten jaiaz gozatzeko. Inguruko euskal etxeetako eta FEVAko ordezkaritza bat ere izan zen bertan, Zingirako Euskaldunek urtean zehar euskal kulturaren alde egiten duten lana aintzat hartuz.

Gehiago irakurri...


Euskaraz eta euskal musika, dantza eta kulturaz badakizu, zergatik ez irakasle aritu 2011ean Argentinako Necochean?

2010/10/13

Necocheako Ikastolako ikasleak 2010 ikasturtean euren eraikinaren aurrean (argazkia Necocheako Ikastola) Argentinako Necochea izeneko kostaldeko hirian bada Ikastola izeneko eskola --eskola argentinar bat non ikasleak astero euskara eta euskal kultura eta historia klaseak jasotzen dituzten-- eta 2011 ikasturteari begira bertakoek pertsona bat hartzea planteatu dute, euskara, euskal musika, dantzak eta oro har euskal kultura bere orokorrean irakas dezan. Ikastolako arduradun bat Donostian egongo da ostiralera arte (urriaren 15a). Interesa izan dezaketenek artikulu honetan ematen dugun e-mail helbidera idatz dezakete. 2011eko martxoan hasteko litzateke.

Gehiago irakurri...


53 botorekin irabazi du zerrenda ofizialistak Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean

2010/10/13

Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxearen kanpoaldeko ikuspegia, Buenos Aires probintzian Joan den irailaren 30ean eta partaidetza handiko hauteskundeak testu-inguru gauzatu da Ohiko Batzar Orokorra Chacabucoko 'Guillermo Larregui' Euskal Etxean. Bi hautagai lehiatu dira aurtengo hauteskundeetan: Elvira Mariana Guruceaga, zerrenda ofizialista edo jarraikorraren izenean, eta azken hilean sortutako zerrenda alternatiboaren buru Jorge Zabaleta. Lau orduko bileraren ondoren, 53 boto lortu zituen Guruceagak euskal etxeko lehendakari berri bihurtuz.

Gehiago irakurri...


Xabi Paya bertsolari eta itzultzailea Birminghamgo Unibertsitateko Euskara eta Euskal Kultura irakurle

2010/10/13

Xabi Paya bertsolari eta itzultzailea (argazkia Euskonews) Etxepare Institutuak eta goi eskola ingelesak sinatutako akordioak 2013. urtera arte bermatzen ditu euskara eta euskal kultura eskolak Birminghamgo Unibertsitatean. Sinadura irailaren 30ean gauzatu zuten Etxepareko zuzendari Aizpea Goenagak eta Birmingham Unibertsitateko zuzendari Michael Whitby-k, Xabi Paya irakurle. Birminghamen dago Larry Trask hizkuntzalari eta euskara kontuetan aditu handi izan zenaren euskal liburutegia, haren alargunak Unibertsitateari emana.

Gehiago irakurri...


Sarean ikus daiteke 'Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira' dokumentalaren trailerra

2010/10/13

Beothuk txalupa Labrador-eko kostaldean (argazkia Apaizac Obeto) Aurkeztu berria da sarean 'Apaizac Obeto, azken balea txaluparen kondaira' dokumentalaren aurrerapen bat. Jon Maia bertsolariak zuzendu du Beothuk txaluparen bidaia jasotzen duen dokumental hau. Beothuk XVI. mendeko euskal baleazaleen txalupen erreplika bat da eta ontzi honekin euskal espedizio batek aspaldiko arrantzale haien bide bera jarraitu zuen Quebec eta Labradorreko kostaldean barrena. 2.000 kilometro eta 41 egun, sei euskaldun eta Mik'maq leinuko amerindiar bat, arkeologia eta historia abenturarekin batzen dituen eginahalean.

Gehiago irakurri...


'Euskal Herriko Mitologia' liburu eta DVDak jentilen unibertsoa erakusten dio irakurleari

2010/10/12

Liburuaren azala "Euskal Herriko Mitologia. Jentilen aztarnen atzetik” liburu eta DVDa Orritz eta Adarmendi elkarteek sustatutako ekimenaren emaitza dira. Ekimen honen bidez irakurleek euskal mitologiaren mundu aberatsean sartu ahal izango dute, era erraz eta atseginean. Aritza Bergarak idatzi du liburua eta Daniel Castelloren marrazkiek irudikatzen dituzte euskal pertsonaia mitologikoak.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia