euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

'Euskadi, gure arbasoen lurra' erakusketak zabalik dauzka ateak igandea bitartean Txileko Santiagon

2010/10/28

Jende asko hurbildu zen erakusketaren inauguraziora (argazkia Irekia) Joan den ostiraletik, Euskadin barrena osteratxoa egiteko gonbitea egiten die txiletarrei 24 margo eta eskulturek osatzen duten 'Euskadi, gure arbasoen lurra' erakusketak. Bertan zortzi artista euskal-txiletarrek Euskal Herriaren interpretazio artistikoa egiten dute. Erakusketa Viña del Mar-eko Carrasco Jauregitik pasa ondoren, erantzun bikaina ari da jasotzen hiriburuan. Igandea bitartean dago irekita, Santiagoko Estadio Español kultur zentroan.

Gehiago irakurri...


Hamaika Bidek erbesteari buruzko XI. Nazioarteko Mintegia egingo du Bilbon eta Donostian azaroaren 10etik 12ra

2010/10/27

Aurreko edizioetako aurkezpen batzuk (argazkia HamaikaBide) Hamaika Bide Elkarteak Bilbon eta Donostian egingo du, azaroaren 10etik 12ra, erbesteari buruzko Nazioarteko Mintegiaren edizio berria. Aurtengoan mintegiaren gaia 'Integrazioa eta nortasuna gordetzearen bideak' da. Topaketan parte hartuko dute, besteak beste, Cesar Arrondo euskal argentinarrak (Mar del Platako Unibertsitatea) eta Xabier Irujo, Renoko Unibertsitatekoa (AEB). Horrez gain, Hamaika Bidek bere webgunean eduki berriak plazaratu dituela eman du jakitera.

Gehiago irakurri...


Espainia, Katalunia eta Galiziako ordezkariak lagun Argentinako Euskadi Egunaren ospakizunean

2010/10/27

Ospakizunean, Elvira Kortajarena Ordezkariak Euskadi Egunaren esanahiari buruz hitz egin zuen (argazkia EuskalKultura.com) Eusko Legebiltzarrak hala erabakita, ofizialki onetsi zen joan den apirilean aurrerantzean urriaren 25a 'Euskadiko Egun' gisa ospatuko dela Araba, Bizkaia eta Gipuzkoan. Delibero horren oihartzuna itsasoaren alde honetara ere iritsi da eta Euskadiren Ordezkaritza argentinarraren eskutik ekitaldi berezi bat egin zen joan den astelehenean iluntzean egun hori aldarrikatzeko. Hitzordua, Buenos Airesko Sagardi jatetxean izan da, eta euskal kolektibitateko kide batzuez gain, Espainiako, Kataluniako eta Galiziako ordezkariak, enpresari argentinarrak eta hedabideak bertaratu ziren hiriburuko sagardotegira.

Gehiago irakurri...


Sukataldeko sukaldari gazteek beren burua aurkeztu dute, indarrak batzea eta elkarlana helburu

2010/10/27

Sukaldaritzaren izen handiak atzo Kursaalen egin zen ekitaldi batean bildurik: Eneko Atxa, Iñigo Cojo, Elena Arzak, Markel Olano gipuzkoar ahaldun nagusia, Juan Mari Arzak, Pedro Subijana, Martin Berasategi eta Andoni Aduriz (Mikel Fraile-DV argazkia) Urtebetetik gora daramate elkarlanean, eta maiatzean eratu zuten elkartea, baina mundura jaio, urri honetan jaio da Sukatalde, Gipuzkoako Sukaldari Gazteen Elkartea, bere lehen aurkezpen publikoarekin. «Une historikoa» dela azaldu du Iñaki Galdos Gipuzkoako Kanpo ekintzako ahaldunak ekitaldian, «hutsegiterik egiteko beldurrik gabe» esan daitekeela hori. Izan ere, ahaldunak gogorarazi moduan, 1977an ere prentsak sukaldari belaunaldi berri batez hitz egiten zuen, gerora Euskal Sukaldaritza Berria deituko ziotenaren bultzatzaileek osatutakoa. Berriak argitara emaniko artikulua da, Irune Lasak sinatua.

Gehiago irakurri...


Mikel Ezkerrok euskal kulturaren transmisioari buruzko hitzaldia eman zuen Rauch-eko Euskal Etxean

2010/10/27

Mikel Ezkerro aurkezten Raucheko Euskal Etxean eman zuen hitzaldia hasi aurretik (argazkia RauchEE) Argentinan euskal kultura zabaltzen lan eskerga egindakoa da Mikel Ezkerro eta euskal etxeetan hitzaldiak ematen darrai, nekaezin. Buenos Aires probintzia hegoaldeko Raucheko Gure Txokoaraino iritsi zen joan den ostiralean, euskal kulturaren transmisioa solasgai. Ekitaldian Rauch bertako euskal dantza taldeko gazteak eta Azuleko Euskal Etxeko lagunak ere izan ziren.

Gehiago irakurri...


ETBk EuskalKultura.com-i buruzko erreportaia emango du gaurtik aurrera bere kateetan eta interneten

2010/10/27

Erreportaiaren oinarriua den elkarrizketa grabatzeko eguneko une bat (argazkia Euskalkultura.com) ETBko 'Nick dut nik' saioak EuskalKultura.com-i buruzko erreportaia labur bat eskainiko du gaur bertan eta datozen egunetan telebistan eta interneten. Joseba Etxarri EuskalKultura.com-eko zuzendariari eginiko elkarrizketa hainbat aldiz ikusi ahal izango da: ETB3-n euskaraz, ETB2-n gazteleraz, eta Canal Vascon Diasporako euskaldunentzako. Horrez gain saioaren webgunean ere sareratuko dute.

Gehiago irakurri...


Liburua aurkeztu zuten atzo Iruñean Bolivar-ko nafar gizataldeaz 1880 eta 1950 urteen artean

2010/10/26

'La colectividad navarra de Bolívar (1880-1950)' liburuaren azala, Liliana Bocquin Morionesek idatzia, Nafarroako Gobernuak plazaratua eta atzo arratsaldez Iruñean aurkeztua. Obra Nafarroako Gobernuak argitara emana da eta Liliana Bocquin Moriones argentinara dauka idazle, Kasedako nafarren biloba bera, amaren aldetik. 'La colectividad navarra de Bolívar (1880-1950)' izenburupean, lanak Buenos Aires probintzia barneko Bolivarrera Nafarroatik hurreratutako emigrazioa hartzen du aintzat, euren jatorria, bertara emigratzeko zioak, bertan gizarteratzea eta gaur egun nafar ospakizun eta bestak atxikitzen daramaten lana. 500 aleko tirada egin da, eta 12 euroren truke plazaratu da.

Gehiago irakurri...


Ruper Ordorikak kontzertua eman zuen Habanako euskaldunentzat; azaroan Edorta Jimenez da Kuban

2010/10/26

Ruper Ordorika eta Ray Fernandez lagunarteko emanaldia eskaintzen AthletiKuba taldearen afarian (argazkia Mikel Marotta) Nahiz eta elkarrengandik gertu ez egon, Kubaren eta Euskal Herriaren arteko loturak sendo dirau, hein batean behintzat irlan bizi diren euskaldunen ahaleginari esker. Kubako euskal komunitateak beti ditu ateak zabal-zabalik Euskal Herritik datozen musikari, idazle, zinegile eta beste bisitariei harrera egiteko. Azken bisitari horietako bat Ruper Ordorika kantari oñatiarra izan da. Ordorikak hiru kontzertu eman berri ditu Kuban eta lagunarteko emanaldi berezia egin zuen AthletiKuba taldeko kideentzat. Datorren hilean Edorta Jimenez idazlea espero dute irlan.

Gehiago irakurri...


Elkar ezagutzen ez zuten ahaideak elkartu ziren Arrechea Amorena anaien ondorengoen I. topaketan

2010/10/26

Arrechea Amorena anaien 250 bat ahaide bildu ziren urriaren 10ean Tandil hirian Pasa den urriaren 10ean gauzatu zen Tandil hirian Arrechea Amorena anaia baztandarren ondorengo amerikarren lehen elkarretaratzea. Argentinako hiri askotan sakabanatutako 250 bat senide bildu ziren Buenos Aires probintziako hiri honetara bazkaria partekatu eta egun osoa elkarrekin pasatzeko. "Heltzeko momentua zirraragarria izan zen, gehienok ez baikenuen elkar ezagutzen", adierazi dio bileraren antolatzaileetakoa den Juan Ramon Berceche Arrachea Caminok EuskalKultura.com-i. "Zaharrenek euren oroipen eta argazkiekin asko lagundu ziguten, gure artean ezagutzen hasi ahal izateko”, azaldu du Juan Ramon Bercechek.

Gehiago irakurri...


Ordiziako Udalak eta Victor Mendizabal Fundazioak azken izen honetako I. Ikerketa beka deitu dute

2010/10/26

Belen Maiza eta Iñaki Hidalgo, Ordiziako Udaleko ordezkariak, bekaren aurkezpenean Ordiziako Udaleko Kultura Sailak eta Victor Mendizabal Fundazioak Ordiziari buruzko ikerketak sustatzeko helburuarekin deitu dute beka hau. Ikerketa burutzeko 7.000 euro eta hamabi hilabeteko epea izango du irabazleak. Proposamenak aurkezteko epera abenduaren 1ean bukatzen da. Victor Mendizabal Gorostizu ordiziarra Argentinako euskal komunitateko kide izan zen eta hezkuntza arloko ekimen ugari bultzatu zituen XX. mende hasieran.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia