euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Amuma Says No taldeak Seattle-n joko du euskal gazteak uztailean AEBetara ekartzen laguntzeko dirua biltzeko

2011/03/02

Seattle-go bigarren kontzertuaren kartela Seattle-go Euskal Etxeak iragarri duenez, Boiseko 'Amuma Says No' musika talde euskaldunak bi kontzertu emango ditu AEBetako mendebaldeko Washington estatuan, bihar eta etzi. Emanaldiotan jasotako dirua 'Summer in the USA' programari laguntzeko erabiliko da. Programa honen bidez Euskal Herriko ikasleentzako egonaldiak egiten dira AEBetan, uztailean. 'Amuma Says No'k Seattle-n aurkeztuko du euskal musikaren bere bertsio pertsonala, euren esanetan "erdi amerikar, erdi euskaldun... eta boisetar peto-petoa".

Gehiago irakurri...


Webgune bat sarean argitaratzen hasi da astero hainbat gipuzkoar abizenen ikerketa genealogikoa

2011/03/02

Fagoaga abizena www.apellidosdegipuzkoa.com webgunean Astero astero hainbat abizen edo deitura gipuzkoarren ikerketa genealogikoak hasia da argitaratzen www.apellidosdegipuzkoa.com webgunea. Fernando Lopez Permisán eta Mikel Belasko adituek egiten dituzte ikerketak eta, ahal den neurrian, bisitariek eskatzen dituzten abizenei buruzko ikerlanak plazaratuko dituzte. Egitasmoa beste webgune batekin osatzen da, www.apellidosdenavarra.com, eta bertan euro bat ordainduz abizen nafar bat babestuz ("aita/amabitxi" bihurtuz, alegia), adituek ikerketa egingo dute. Webguneek harrera ona izanez gero, aurki Bizkaia, Araba eta Iparraldeko webguneak egiteko prest dira ekimenaren sustatzaileak.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritzak euskal etxeak dituzten herrialdeetarako bira kulturalen 2011ko deialdia egin du

2011/03/02

Kepa Junkerak jo izan du Diasporan bira kulturalen deialdia medio Eusko Jaurlaritzako Gobernu Kontseiluak astearteetako ohiko bere bileran onartu zuen, besteak beste, atzokoan, Euskal Autonomi Erkidegoko artista eta kulturgileek euskal etxeak dauden herrialdeetan bira kulturalak egin ahal izateko dirulaguntzen deialdia. Eskabideak aurkezteko epea apirilaren 15ean bukatuko da eta berau artista edo taldeek berek behar dute eskatu, egindako proposamenaren originaltasuna eta kultur balioak, eta ahal eta euskal etxe gehiagorengana heltzea kontutan hartuko delarik laguntzak emateko orduan.

Gehiago irakurri...


Txanda hartzea Mexikoko EEko buruzagitzan: Lourdes Arrecheak lekukoa hartu dio Miguel Larregui-ri

2011/03/01

Mexiko Hiriko Euskal Etxeko orain arteko presidentea, Miguel Larregui, agintaritza-zeinu den euskaldun makila pasatzen Lourdes Arrecheari (argazkia MariCarmen Arrechea-Dina Leku) Mexikon familia baztandar baten baitan jaioa, Lourdes Arrechea hautatu dute joan den larunbatean Mexiko Hirian bertako Euskal Etxeko lehendakari, bera bezala jatorri baztandarrekoa den Miguel Larreguiren ordea hartuz. Euskal Etxeko Ohiko Biltzar Nagusia urtarrilaren 29erako deitu zen lehenbizikoz, nahiz eta orduan ez zen posible izan buruzagitzarako zerrenda oso bat gauzatzea eta, beraz, bigarren bilkura baterako deia egin zen, joan den larunbaterako, tartean zerrenda bat osatu ahal izango zelakoan. Txikitandik etxeko kide den Lourdes Arrecheak, artista eta margolari gisa ezaguna den emakumeak izendapena eta ondoren hautapena onartu zituen, EEko egungo arduradun nagusia bilakatu arte.

Gehiago irakurri...


San Juango eta Chascomuseko euskal etxeek elkarrekin parte hartu zuten 2011ko Eguzkiaren Jaian

2011/03/01

Eusko Etxea-ko bi txiki karrozara igota desfilean (argazkia SanJuanEE) San Juango euskal etxeak lagunen bisita izan zuen joan den asteburuan, izan ere, Chascomuseko dantzariak gogo biziz heldu ziren urteroko Eguzkiaren Jaiarekin bat egiteko. Euskal taldeak karroza batekin parte hartu zuen desfilean eta dantzariek fandango eta arin-arinekin harritu zituzten ikusleak. San Sebastian martxaren doinuak ere ozen eta indartsu entzun ziren San Juanen, FEVAk utzitako danborrei esker.

Gehiago irakurri...


'Euskaldunak Denak Bat' euskal etxeak 89 urte bete ditu eta lagunen arteko afari batekin ospatu dute kideek

2011/03/01

Arrecifesko 'Euskaldunak Denak Bat' euskal etxeko kide batzuk Marilyn Boveda lehendakariarekin batera (argazkia EE) “Elkarretaratze intimoa egitea erabaki dugu jai erraldoia 2012an egingo dugulako, 90 urte egiten ditugunean”, azaldu diote 'Euskaldunak Denak Bat'-eko arduradunek EuskalKultura.com-i. Hala ere, eta nahiz eta etxekoen artean ospatu, ez zitzaion ezer falta izan joan den astean egin zen topaketari: erreki gozoa, ohorezko aurreskua, bideoak, euskal dantzak eta euskal kantak izan ziren gaueko protagonista. “Euskal etxe zaharra da gurea baina horrek ez du esan nahi iraganera begira gaudela. Ondo asko dakigu nolakoa den gaur egungo Euskal Herria eta etorkizunerako proiektu asko ditugu”, azpimarratu digu Marta Abarrategui etxeko buruzagitzatik.

Gehiago irakurri...


Arturo Campion Euskal Ikasketa Gunearen urteroko bilera Lapridan eta Guregandik 6-ren aurkezpena

2011/03/01

Lapridako Euskal Etxearen eta Arturo Campion Gunearen logoak (irudia EuskalKultura.com) Datorren asteburu honetan, martxoaren 5 eta 6an, larunbat eta igandez, bere urteroko bilera egingo dute Lapridan, Buenos Aires probintzia barneko herri honetan egoitza duen 'Arturo Campion' Euskal Abertzaletasuna eta Kulturaren Ikasketa Guneko bazkideek. Lapridako 'Lagunen Etxea'ren baitangoa den baina kideak Argentina osokoak eta kanpokoak ere dauzkan elkarte honek etxe barruko gaiak aztertu eta aurreko urteko balantzea egingo du eta, besteak beste, Giragandik izeneko bere urtekari akademikoaren seigarren zenbakia aurkeztu du.

Gehiago irakurri...


Sinadura kanpaina jarri dute abian Twitter sare sozial ezaguna euskara dezaten eskatuz

2011/02/28

Xabi Alonsoren Twitterrean kanpainarekin bat egiteko deia Lander Arbelaitz Argiako kazetariak bere blogean plazaratu du ekimena eta dagoeneko ideiak ia hiru mila sinadura bildu ditu. Arbelaitzek azaltzen duenez, katalanek duela gutxi sustatu dute antzeko kanpaina, eta 3.500 sinadura bildu dituztenean Twitter-ek bere zerbitzuak katalanera itzultzeko konpromisoa hartu du. Orain, euskarazko Twitter-a eskatuz, Euskal Herriko zein mundu osoko euskal twitterlariak ari dira ekimenarekin bat egiten, baina gehiago behar dira. "Eman zure izena http://bit.ly/hykY3f helbidean, asko garela ikus dezaten", animatzen du Arbelaitzek.

Gehiago irakurri...


Eresbilek euskaraz eginiko musika ikerketak sustatzeko 9.000 eurotako Juan Zelaia beka deitu du

2011/02/28

Eresbilen webgunean dator Juan Zelaia musika-bekaren 5. edizioaren berri Eresbilek, Euskal Musika Artxiboak, Juan Zelaia Letamendi Musika-Bekaren deialdi berria egin du, euskaraz eginiko musika ikerketak bultzatzeko helburuarekin. Beka honek 9.000 euroko diru-laguntza du eta proposamenak bidaltzeko epea maiatzaren 9an itxiko da. Azkenaurreko edizioan Eneko Sanz eta Alberto Irigoyen ikertzaileek eginiko Uruguaiko euskal musikariei buruzko ikerketa batek irabazi zuen beka. Datozen asteetan Eresbil-en webgunean argitara emago dute ikerlana hau.

Gehiago irakurri...


Arrakastaz amaitu ziren atzo New Yorken Nafarroaren Estatu Batuetako VII. Asteko ekitaldiak

2011/02/28

Bertaratu zirenei ohiko zapi gorria, Nafarroako armarriduna, banatu zitzaien Arrakastaz amaitu ziren atzo Etxeorratzen Hirian joan den asteko asteartetik igandera bitartean gertatu den New Yorkeko VII. Nafarroaren Astea, besteak beste nafar ardo eta produktuen aurkezpenak, 'nafar dastaldiak' jatetxeetan, eta foru gobernuak New York zein Washingtonera egindako bidaia eta kontaktuak, Miguel Sanz bera buru, gailur izan dituen ekimena. Turismoari lotutako bere irudi plastikoenari erreparatuz, bertaratutakoei sanferminetara etortzeko gonbitea luzatu zitzaien eta ehundaka zati gorri, Nafarroako armarridunak, banatu zitzaizkien festa-dastaldi batean, besteak beste sanferminetako entzierroaren simulatzaile bat erakargarri izan zituen tramankuluan korritzeko aukera emanez.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia