euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Chascomuseko Zingirako Euskaldunak Euskal Etxeak, otsailean parte hartu duen azken ekimenen berri eman du

2011/03/07

Chascomuseko 'Zingirako Euskaldunak' euskal etxeko kideek San Juango Eguzkiaren jaian hartu dute parte (argazkia Chascomus EE) Inoiz baino lehenago hasi da mugimendua aurten Argentinako hainbat euskal etxetan. Euskara klaseen giroa berotuz, lagunen arteko topaketak eta bilerak eginez eta herrietako ekitaldietan parte hartuz ekin zion 2011. urteari euskal komunitateak Hego Amerikako udan. Chascomusetik, Argentinako Buenos Aires probintzian, bertako euskal etxeak otsaileko azken asteburuan parte hartu duen ekimenen berri plazaratu du ohar baten bidez. Mar del Platako Mus Txapelketan eta San Juango Eguzkiaren Jaian present egon ziren 'Zingirako Euskaldunak'eko kideak.

Gehiago irakurri...


'Haserretu zaitezte!', Frantzian markak hautsi dituen liburuxka, euskaraz kaleratu du Denonartean argitaletxeak

2011/03/04

Stephane Hessel idazlea (argazkia www.papelenblanco.com) Azken hilabeteetan hitzetik hortzera dabil literatur munduan 'Indignez-vous!' liburuaren boom-a: iazko abenduan argitaratu zenetik milioi bat ale saldu ditu Frantzian Stephene Hesselen matxinada baketsurako deiak eta hainbat hizkuntzatara itzultzen ari dira munduan zehar. Denonartean argitaletxe nafarra fin ibili da eta dagoeneko Euskal Herriko liburudendetara heldu da 'Haserretu zaitezte!' liburua, gaztelaniazko bertsioarekin buruz-buru. Inma Errea izan du euskaratzaile.

Gehiago irakurri...


Euskal pilota partidak sarean astero eta zuzenean ikus daitezke ETB eta Nitro kateen webguneetan

2011/03/04

Nitro katearen Fronton saioaren webgunea Diasporan pilota jarraitzen eta praktikatzen duten zale askorentzat internetek berebiziko aldea ekarri du: gero eta gehiago dira sarean zuzenean ikus daitezkeen partidak eta asko dira Euskal Herriko frontoietara ordenagailuko lehio txikiaren bitartez iristen diren ikusleak. EiTB taldeko webgunean, adibidez, zuzeneko saioak eskaintzen dituzte ostiral eta igandetan. Antena 3 taldeko Nitro kateak, aldiz, larunbatetan ematen du zuzenean 'Fronton' saioa. Jarraian azaltzen dugu non, noiz eta nola ikus ditzakezun.

Gehiago irakurri...


Ikerbasque-k hogei bat lanpostu betetzeko deialdia egin die goi-mailako ikertzaileei

2011/03/04

Ikerbasque-n webguneko irudi bat Ikerbasque-k, Zientziarako Euskal Fundazioak, esperientzia daukaten ikertzaileentzako hogei lanpostu eskaintzen ditu. Proposamena atzerrian zein Euskal Herrian diharduten goi-mailako ikertzaileei zuzentzen zaie, euren ikerketa-ibilbidea Euskal Herrian egiten jarrai dezaten. Hautagaiek doktore-tesia gutxienez 2007ko urtarrila baino lehen amaitua izan beharko dute. Deialdia iraila arte egongo da irekita.

Gehiago irakurri...


Euskara menperatzen duten 50 urtetik gorako bi aktoreren bila ari dira Argentinan filmazio baterako

2011/03/04

'Untxi emakumea'ren behin-behineko afixa. Aste gutxi barru hasi behar du errodatzen Buenos Aires hiri eta probintzian FEVA Argentinako euskal elkarteen federazioak azaldu duenez, ekoiztetxe bateko arduradunak bi pertsona bila zuzendu zaizkio, 50 urtetik gorako bi euskal hiztun bila hain zuzen, euskara menperatzearekin batera, antzerki edo antzezpen munduan eskarmenturik daukaten edo bestela jendaurrean aritzen ahalgetzen ez diren bi pertsona bila. Gidoiak bi gizon markatzen baditu ere, litekeena da emakume bat edo bi ere izan daitezen hautatuak, gainerako eskakizunak betetzen dituzten neurrian. Filma Veronica Chen-en 'Untxi emakumea' da, bere identitatearen xerka ari den emakume baten identitate arazoak aurkezten dizkigula.

Gehiago irakurri...


General Rodriguez-ko Eusko Aterpea Euskal Etxeak 'Hitz Nagusiak' saiorako dei berria egin du biharko

2011/03/03

'Hitz Nagusiak' saioko artxiboko irudia, Angel Conema argazkilariak bere bizitza eta ibilbide profesionala partekatu zituenekoa Joan dira urtarrila eta otsaila, Hego Hemisferioko udako uda-hilabete nagusiak, eta bertako euskal etxeak hasiak dira, pixkanaka, 2011 ikasturte berriko egunerokotasunera biltzen. Hauxe da Buenos Aires probintzia argentinarreko General Rodriguez herriko Eusko Aterpea Euskal Etxearen kasua. Batetik, biharko iragarri du 'Hitz Nagusiak' bere programaren saio berri baterako hitzordua, kasu honetan Elsa Hilda Macolino eta Mario Achinelliren eskarmentua bi herritar hauen ahotsean ekarriz; eta iragarria du, bestetik, euskal dantza eta euskara klaseen hasiera; EEko "areto nagusiko zolua ipini eta teilatua bukatzeko" dirua batzeko asmoz egindako 'txipiroiak bizkaitar erara'ren anoak saltze ekitaldi bat; eta Niko Iguain-en izena daraman liburutegiaren berzabaltzea, ohiko ordutegi eta egunetan.

Gehiago irakurri...


Cañuelasko Aberri Eguneko Dantzari Topaketaren V. edizioa martxoaren 26 eta 27an egingo da

2011/03/03

Iazko Topaketan Cañuelasko euskal etxeko txikiek ere hartu zuten parte (argazkia EuskalKultura.com) Duela bost urte jaiotako proposamenari jarraituz aurten ere Cañuelasko 'Denak Bat' Euskal Etxeak Dantzari Topaketan parte hartzeko gonbitea luzatu dio euskal komunitateari. Gazteak elkartzeko eta euskal giroaz disfrutatzeko helburua duen jai hau martxoaren 26 eta 27an gauzatuko da eta jadanik bederatzi dantza taldek konfirmatu dute partaidetza. Festa, euskal erakundeak Aberri Eguna ospatzeko egingo dituen ekitaldien barne dago eta, aurreko urteetan bezala, bertako Nekazaritza Elkarte, Smata sindikatu eta herriko Udalaren babesa izango du.

Gehiago irakurri...


Jon Landaburu adituak Kolonbiako hizkuntzei buruzko hitzaldia eskaini zuen Antioquiako Unibertsitatean

2011/03/03

Jon Landaburu hizkuntzalaria El Espectador egunkari kolonbiarrari eskainitako elkarrizketa batean (argazkia Daniel Paez) Jon Landaburu hizkuntzalaria Antioquia eta Medellingo unibertsitateetan izan zen joan den otsailaren 21ean eta hitzaldia eman zuen 40 urtetan Kolonbiako komunitate indigenekin eginiko lanaren emaitzen berri emanez. Landaburuk sakonean azaldu zuen 2010eko 1381 legea, Kolonbiako talde etnikoen hizkuntzak babestu eta sustatzen dituena, eta hizkuntza hauek hitz egiten dituztenen hizkuntz-eskubideak izan zituen hizpide. Antioquiako Euskal Ikasketen Zentroko John Alejandro Ricaurtek ematen du bere hitzaldiaren berri.

Gehiago irakurri...


Eusko Jaurlaritza eta Etxepare Institutua euskal kultura eta talentua sustatzen ari dira Bruselan

2011/03/02

Donostia 2016 hautagaitzaren lantaldea Eusko Jaurlaritzaren ordezkaritzak eta Etxepare Institutuak hainbat jarduera antolatu dituzte Bruselan euskal kultura eta talentua Europan ezagutzera ematek. Jarduera ziklo hau gaur bertan hasi da “Donostia-San Sebastián: hiritarren energia olatuak” erakusketaren inaugurazio ekitaldiarekin, Europako Legebiltzarraren egoitzan. Datozen bi hilabeteetan beste ekitaldi batzuk ere egingo dituzte: Bernardo Atxagak Passaporta jaialdian parte hartuko du, 'Ghost in Armour' erakusketa ikusgai izango da, euskal parte hartzea izango da Bruselako Film Laburren Jaialdian eta Xarnege folk taldeak kontzertua emango du.

Gehiago irakurri...


Zuzendaritza Batzordea berrituz eta egoitza berrian hasiko du ikasturtea Buenos Airesko Euskaltzaleak-ek

2011/03/02

Euskaltzaleak-eko lehendakari berria, Carlos Bordagaray, Maria Arla lehendakariorde berriarekin. Joan den abenduaren 16ko datarekin eta e-mail bat medio, Maria Elena Etcheverry de Irujo Ollok, Eusko Kultur Etxea, Euskaltzaleak eta Ekin Argitaletxearen bilgarri zen euskal egoitzaren itxiera adierazi zien instituzioko kideei eta euskal komunitate osoari. Etcheverryk Irene Lopez de Vicuña enplegatuarekin daraman gatazka legala omen da arrazoia. Hori hala esanda, Buenos Aires hiriko Mexiko kalean funtzionatzen zuen euskal etxeak, hasiera batean, 2010eko abenduaren 5etik 2011ko otsailaren 28 arte baino ez zituen itxi behar ateak. Epea bukatuta eta egoera batere konpondu ez denez, Euskaltzaleak Euskaltegiko batzordekide eta ikasleek 2011ko ikasturteari beste egoitza batetik erantzutea erabaki dute. Honela, klaseak Xeito Novo erakundearen etxean hasiko dira Martxoaren 14an, Independencia etorbidearen 1722. zenbakian.

Gehiago irakurri...


© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia