euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Udalbide Elkarlan Elkarteak bere atxikimendu eta babesa emango dizkio bihar Karrantzan hasiko den Korrika 15-i

21/03/2007

Edurne Brouard, Julian Eizmendi eta Mertxe Mujika atzo Azpeitian eskainitako prentsaurrean
Edurne Brouard, Julian Eizmendi eta Mertxe Mujika atzo Azpeitian eskainitako prentsaurrean

PUBLICIDAD

Udalbide Elkarlan Elkarteak bere atxikimendu eta babesa eskainiko dizkio bihar Bizkaiko Karrantzan hasi eta apirilaren lehenean Iruñean amaituko den Korrikaren edizio berriari. Julian Eizmendi Azpeitiko alkate eta Udalbide eta Udalbiltza ofizialeko presidenteak eta Edurne Brouard eta Mertxe Mujika AEKko ordezkariek hala adierazi zuten atzo Azpeitiko Udaletxean eskainitako prentsaurrean. Udalbidek Korrika-15ean parte hartzeko deia luzatu die herritarrei, euskara 'guztion ondare' eta 'Europako bertako kultur ondasun' gisa aldarrikatuz, 'hiztun izan ala ez'.
Udalbide Elkarlan Elkarteak bere sostengua eskainiko dio Euskal Herria puntarik punta zeharkatuz bi urterik behin AEKk antolatzen duen euskararen irakaskuntzaren aldeko ekimen honen aurtengo edizioari. Korrika 15 bihar abiatuko da Bizkaiko Karrantzarik eta heldu den apirilaren lehenera arte luzatuko da, egun horretan iritsiko baita Iruñera, euskararen aldeko mezua daraman lekukoa euskal herrialde guztietako milaka pertsonen eskuetatik pasatu ondoren.

Udalbideren Korrikarekiko engaiamendua atzo goizean aurkeztu zuten Azpeitiko Udaletxean Udalbideko Zuzendaritza Batzordeko lehendakari eta Udalbiltza ofizialeko presidente den Julian Eizmendi Zinkunegi Azpeitiko alkateak, eta Edurne Brouard AEKko arduradunak eta Mertxe Mujika Korrikako koordinatzaile nagusiak.

Neurri honekin Udalbidek bere araudiak 'euskara eta euskal kultura gorde, zaindu, garatu eta sustatzeko' markatzen dion bideari eusten dio. Bere presidente Julian Eizmendik atzo azaldu zuenez, Udalbiltzak sortutako elkarlan elkartea den Udalbidek 'Korrikaren 15. edizioa babestu eta hartan parte hartuko du laguntza emanez AEK eta Korrika jaialdi handiari', eta herritar guztiei dei eginez Korrikan parte hartu eta berau laguntzeko, 'aipaturiko helburuak lortzeko, ezinbestekoa baita gizartean elkarlanaren bidea bultzatzea'.


Lotura interesgarriak

Udalbideren webgunea
www.udalbide.net

AEKren webgunea
www.aeknet.net

Korrika 15en webgunea
www.korrika.org


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia