Seaskako guraso eta langileek bi orduz okupatu dute Frantziako Hezkuntzaren Baionako Ikuskaritza, murrizketengatik kexu
02/06/2005
PUBLICIDAD
Seaska --Iparraldeko ikastolen elkarteko-- berrogeita hamar bat guraso, irakasle, langile eta laguntzailek Frantziako Hezkuntzak Baionan daukan Ikuskaritza okupatu zuten atzo Bordeleko errektorearekin bilera eskatzeko. Goizeko bederatzietan hasi zen okupazioa eta hitzordua lortu arte ez zirela joango adierazi zuten Seaskakoek. Hamaikak aldera Bordeleko errektorea beraiekin harremanetan jarri eta elkartzeko engaiamendua hartu zuen, xehetasunak gaur zehaztekotan. Ikasturtea irailean hasi zenetik beharrezkoak dituen irakasle lanpostuak aldarrikatzen ditu Seaskak. Euren ikasle kopurua hazi egin bada ere, Frantziako Hezkuntzak ez dizkie lanpostuak igo eta, are gehiago, bigarren mailan 20 ordu gutxiago eman. Ipar Euskal Herriko ikastolek jarrera eta egoera horren kontrako ekimenak abiarazi dituzte, beharrezkoak dauzkaten lanpostuak lortu arte geldituko ez direla esanez.