euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Ordenagailurako zenbait joko sarean eskuragarri, euskarazko bertsioan, www.3arrano.com web gunearen eskutik

30/12/2006

'Pang 96' joku mitikoaren pantaila www.3arrano.com webgunetik eskuratua
'Pang 96' joku mitikoaren pantaila www.3arrano.com webgunetik eskuratua

PUBLICIDAD

Ordenagailuan aritzeko jokoen bila dabiltzan zale euskaldunek baliabide erabilgarria topa dezakete www.3arrano.com web gunea. Egiten duen eskaintza joko klasiko eta tradizionaletatik hasi, hala nola xakea eta damak, eta egungo bestelako joko aukera zabaleraino heltzen da. Atari horretaz gain, hona beste pare bat helbideren berri joko eta software euskaldunak erabiltzeko hautua egin dutenentzat.
Ordenagailurako euskarazko joko gehien eskaintzen duen ataritzat jotzen dute www.3arrano.com webgunea. Xakea, damak, 'Pang 96' eta beste hainbat jokoen aukera eskaintzen du, online aritzeko edota deskargatzeko. Eta, garrantzitsua, denak doanekoak dira. Halaber euskarazko software programak eta hedapenak eskuratzeko aukera eskaintzen dute (Evil Player, IZArc 3.6...). Pixkanaka, zabaltzen ari dira euskaraz aritzeko aukerak, bai programen aldetik baita nabigatzaile, joko zein softwareari dagokienez ere.

Beste helbide bat www.macgames.com portala da. Bertan ordenagailurako --batez ere Macintosherako-- hainbat joko deskargatzeko aukera ematen da eta euren artean euskarazko bertsioa darabiltenak ere eskura daitezke, Battle for Wesnothena besteak beste. Hala ere bertsio honek portal propioa darabil, www.wesnoth.org helbidean. Itzultzaileak www.sustatu.com web gunean aditzera eman duenez 'ez dago guztiz amaitua eta akatsik izan dezake' baina asko pozten du 'jokoaren itzulpena erabiltzen duenik badagoela ikusteak'.


Lotura interesgarriak

Hiru arrano webgunea, denetik euskaraz
www.3arrano.com

Battle for Wesnoth jokoaren webgunea
www.wesnoth.org

Macintosherako joko bertsioak deskargatzeko
www.macgames.com


Comentarios

  • pang 96

    Quiero andar en pang 96.

    jon, 05/03/2009 20:08

« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia