euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Nere Lete Boisen (AEB) finkatutako errenteriarra: 'Euskarak Idahon presentzia izan dezan nahi dugu'

25/04/2005

Nere Lete (argazkia: euskalkultura.com)
Nere Lete (argazkia: euskalkultura.com)

PUBLICIDAD

Hamaika urte dira Nere Lete Etxebeste errenteriarra Idahoko Boisen (AEB) bizi dela, egun epaile den Chris Bieter abokatu euskaldunarekin ezkondurik. Senarrarekin batera, Nere bertako familia euskaldun aktibo bateko kide da eta Boiseko euskal ekimen garrantzitsuenetako gehienetan aritu izan da edo dabil, partaide edo bultzatzaile bizkor. Maddalen, Josu eta Andoni seme-alabak ere euskaldun eta amerikar dauzka, Boiseko Ikastolako kide eta bide-urratzaile izanak. Errenteriako On aldizkariak elkarrizketa edo galdetegi llabur bat erantzun arazi dio bere azkeneko aleetako batean Nere Leteri. 7-9 haurrekin hasi zen Boiseko ikastolak, egun 20-23 bat dituela esaten du, besteak beste.
Nere Lete Etxebeste oreretarra Idahon bizi da eta Boiseko State University-ko gaztelania irakaslea da.

- Zer egiten duzu Idahon?

- Orain hamaika urte bertako batekin ezkondu nintzen eta ordutik han bizi naiz.

- Zer da Euskal Herritik gehien gustatzen zaizuna?

- Gure bizitza nahi dugun bezala antolatzen dugu. Euskal mundua eta amerikar gizartea eskura ditugu eta bakoitzetik gustukoena aukera dezakegu.

- Eta Idahotik?

- Lasaitasuna eta itxurakeriak bigarren mailan uzteko joera. Bestetik, Gobernadorea lanetik kanpo bere etxeko leihoak garbitzen ikustea kamisetak zahar batekin…

- Zenbatero etortzen zara etxera?

- Bi urtetik behin.

- Hurrengo bisita noiz?

- Ustez 2005eko udan. Ahal izanez gero Madalen, Josu eta Andoni Orereta Ikastolara bidali nahiko nituzke ekaineko azken 3 astetan.

- Zer da faltzan botatzen duzuna?

- Etxekoak botatzen ditut faltan. Kaleko giroa, jendearen joan-etorriak. Herriko kale zaharretan murgilduta egotea.

- Idahon euskara ezagutzera eraman duzu?

- Bai. (Ikastolaz ari da) 7-9 haurrekin hasi ginen eta egun 20-23 ditugu. Euskarak presentzia izatea nahi dugu, haurrek ikus dezaten euskara ez dela ikastolako txokoan bakarrik eginen. Euskarak aurrera egin dezan haurrak euskaldundu behar ditugu eta haurren bitartez familia gazteak.

- Nolakoa da Idaho?

- Boise ibaiaren ondoan 50 kilometroko bidegorri luzea dago. Honez gain, Euskal museoa eta Euskal Etxea ere baditugu, azken honetan jaialdi bat antolatzen dugu.

- Idahoko txoko bat?

- 50 kilometroko bidegorria.

- Euskal Herriko txoko bat?

- Añabitarteko baserria.

- Amets bat?

- Nire seme-alabek Errenterian beren txokoa aurkitzea eta boisetar sentitzeaz gain errenteriar ere sentitzea.


LOTURA GEHIGARRIAK

Olaia Gil-en webloga
http://olaiagil.berriemaile.com

Datorren uztailean: Boiseko Jaialdi erraldoiko informazioa
www.jaialdi.com


« anterior
siguiente »

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

Las más leídas

Últimos comentarios

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia