Mozilla sare-ibilgailuaren azken bertsioa, Firefox 1.5, euskaraz eta erabat doan eskuratu daiteke interneten
12/01/2006
Suzko azeri bat da Firefox softwarearen irudia
PUBLICIDAD
Munduan gehien erabiltzen den sare-ibilgailua Microsoft enpresaren Internet Explorer bada ere, gero eta gehiago dira software libreak --doakoak-- garatu eta erabiltzen dituzten internautak. Horien artean garrantzitsuena, eta Exploreri konpetentzia egiten hasia dena, Mozilla sare-ibilgailua da. Azkarra eta segurua da, ateak ixten batizkie spywareari, zizareei eta birusei. Bere azken bertsioa, Firefox 1.5, euskaraz ere aurkeztu berri dute, www.librezale.org lantalde irekiaren eskutik.