euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Martxelo Otamendigaz

15/06/2003

PUBLICIDAD

'Berria' egunkariaren zuzendari izendatu berriarekin eginiko berriketa argitaratu du 'Bizkai-e' aldizkariak bere azkeneko alean... bizkaieraz, jakina. Hauxe 'Bizkai-e'ko Koldo Isusi zuzendariak sinatzen duen elkarrizketa
Joandako zezeilaren 20an ezustean harrapau ginduzan Euskaldunon Egunkaria zarratzeko Del Olmo epailearen aginduak. Euskaldunok inpotentzia eta hasarrea sentidu genduzan, besteak beste, euskerazko egunkari bakarra zalako eta euskal kulturearen eta euskaldunon kontrako erabagi argia izan zalako. Kontuak kontu, atzera egin beharrean, jente askoren ekarpenakaz, indarbarriturik, biharamonean Egunero kalean egoan eta bagilaren 21ean Berria egunkari barria kalean egongo da. Zarratzearen kontra erakutsitako indarra proiektu barriaren alde bideratu da eta herriak ondo erantzun dau. Egunkariako beharginek sortutako Euskarazko Komunikazino Taldearen asmoa bost milioi euro biltzea da Berria berri kanpainan; bagilaren amaierarako edo bi milioi eta erdi euro beharko litzatekez egunkari barriaren lehen inbertsinoetarako. Akzino bilketea aspaldi abiarazo eben eta Euskal Herrian eta gure mugetatik kanpo erantzuna ona izan bada be, oraindino asko falta da.

Barriketan, Martxelo Otamendi, Euskaldunon Egunkariako zuzendari ohiari eta Berria-ko Zuzendari izentau barriari gauza asko itaundu behar deutsaguz.

1. Ezer baino lehen, zorionak izendapenagaitik. Zelan hartu dozu erabagia eta zelan zagoz animoz eta indarrez proiektu barria gidatzeko?

Pozarren nago eta azken bolada honetan automata baten antzean nabilen arren, oso animauta nago. Dakizunez, batetik bestera nabil proiektu barria gestionetan dabilzanei laguntzen, berbaldiak emoten, komunikabideetan alkarrizketak egiten, mahai-inguruetan parte hartzen...; zezeilean Euskaldunon Egunkaria zarratu euskuen baina beharginoi ez jaku ahaztu urteetan egin doguna egiten eta beharrerako prest gagoz ilusino handiagaz. Arnasa hartzeko asti barik nabil baina gustora hartu dot administrazino kontseiluaren proposamena eta proiektua aurrera eroateko barruan daukadan guztia emoteko prest nago. Esanda neukan zuzendari besteren bat izentau ezkero, nire partetik ez litzatekela arazorik izango. Nik ez dodalako sekula jarri nire interes personala proiektuaren interesen aurretik. Interes personalengaitik jardun izan baneu ez nintzan Egunkarian ibiliko. Anekdota lez, beti gogoratzen dot, orain 13 urte Egunkarian hasi nintzanean, Diario Vascoko telefonisteak nik baino gehiago kobretan ebala ni zuzendari izanda.

[Martxelo Otamendirekin eginiko berriketa osoa irakurri nahi baduzu, Bizkai-e aldizkarian, klikatu hemen


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia