Joxemiel Bidador iruinsemeak irabazi du VI. Unamuno Saria 'Dantzaren erreforma Euskal Herrian' izeneko saiakerarekin
25/05/2005
PUBLICIDAD
Joxemiel Bidador ikerlari nafarrak (Iruñea, 1970) 'Dantzaren erreforma Euskal Herrian' obrarekin irabazi du Bilboko Udaleko Kultura eta Euskara Sailak deitutako Miguel de Unamuno VI. Saiakera Saria. Gaurko Gara egunkariak dioenez, liburuak «Euskal Herrian dantza publikoek azken mendeotan izandako bilakaera eskaintzen digu, garaian garaiko uste, aldeko eta aurkako iritzi, jazarpen eta agintarien jarrerekin», epaimahaikideen ustetan. Heien esanetan, egileak, bere aburua eskaini baino lehen, era guztietako lekukotasunak biltzen ditu, dantzen inguruan nork noiz zer esaten zuen agertzeko. «Elizaren moral ofizialak dantzen aldaketa, debeku eta onartzean izandako eragina nabarmen ageri da, gaurko gizartearen ikuspegi zabaletik, testigantza zehatzik gabe, nekez pentsa litekeena». Gaztelaniazko atalean, María del Carmen Fernández Díaz Lugokoak bereganatu du saria. Bidadorren beste obra bati buruzko iruzkinak, hemen.