euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Iparraldeko Euskal Irratien Diasporari buruzko 'Zortzigarren Probintzia' saioa, internetez zuzenean

10/02/2003

PUBLICIDAD

Iparraldeko hiru euskal irratiek elkarrekin eskaintzen duten Zortzigarren Probintzia saioa internetez entzun ahal izango da. Saioarekin batera, Diasporaren agenda izeneko bat ere emanen du hilabetero...
Iparraldeko hiru Euskal Irratiek elkarrekin ematen duten Diasporari buruzko 'Zortzigarren Probintzia' saioa aurrerantzean internetez ere entzun ahal izango da, Gure Irratiaren webgunearen bidez edo Irulegiko Irratian www.irratia.com webguneko lotura bat medio. Jakina denez, saioa hilabetero hasi dira eskaintzen Baionako Gure Irratia, Garaziko Irulegiko Boza eta Xiberoko Boza irratiak, hile bakoitzeko bigarren asteartean, arratsaldeko zazpietan, eta errepikatzen biharamunean --asteazkenez-- arratsaldeko bostetan.

Ber denboran, eta hau otsailaren 11tik hasiz, 'Diasporaren Agenda' izeneko tarte bat ere emanen dute irratiek hilabete guziz aipatu astearte horretan, goizeko bederatziak baino bostpasei minutu lehenago, munduan zehar gertatzen diren hainbat emanaldi, ekitaldi, ekintza eta gertakizun euskaldunen aipu laburra eskainiz.

Ez da ahantzi behar Gure Irratiak, bestetik, saio bat eskaintzen duela igandez Pariseko, Bordeleko eta Paueko euskal etxeen inguruko berriekin goizeko 9,05etarik 9,30ak arte.


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia