euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Euskarazko Wikipedia entziklopedia librea ezagutzera eman eta partaide berriak biltzeko bloga sortu dute

10/02/2007

Wikipediaren bertsio euskaldunaren azala
Wikipediaren bertsio euskaldunaren azala

PUBLICIDAD

Wikipedia, interneteko entziklopedia askea da, erabiltzaileek beraiek artikuluak egin eta aberastu ditzaketelarik. Mundu osoko partaideak dituen 'auzolan' entziklopediko honek bere euskarazko bertsioa ere badu. Euskal wikizale amorratu batzuen ekimenez aurrera doan bertsioa da eta dagoeneko 16.304 artikulu biltzen ditu. Orain langile horiek blog bat sortu dute euren lanen berri eman eta kolaboratzaile berriak proiektu honetara biltzeko asmoz. 'Euskarazko Wikipedia' du izenburu blogak eta Sustatu.com-en izan dugu horren berri.
Erabiltzaileen artean sortu eta hobetutako edukiak batuz informazio eta jakintza ugari modu librean zabaldu eta erabiltzeko aukera eskaintzen du Wikipediak. Internet munduan iraultza galanta izan den proiektu honek bere euskarazko bertsioa du eta bertan aritzen diren lagunek 'Euskarazko Wikipedia' bloga sortu dute, euren lanen berri eman eta kolaboratzaile berriei ekimen honetan parte hartzeko gonbitea luzatzeko asmoz. Blogaren helbidea wikipedia.zabaldu.com da eta bertan wikipediaren filosofia zertan datzan azaltzen dute, besteak beste.

'Bertan parte hartzen dugun lankideak gero eta gehiago gara, eta baita bertatik informazioa jasotzera pasatzen direnak ere. Web 2.0an oinarritutako metodologia sozial honetaz baliatuz euskarazko entziklopedia baliotsu eta garatuena sortu dezakegula uste dugunez, berau indartu eta edukiak hobetuz dihardugu bertako erabiltzaileok. Euskaraz baditugu beste zenbait entziklopedia, hemen aipatuko ez ditugunak, baina Wikipediak badu berezitasuna: guztion artean eginez jakintza hori zabalagoa izateko aukera izateaz gain, beti eguneratua mantentzeko aukera ere eskaintzen du', diote blogaren aurkezpenean.


Lotura interesgarriak

Euskarazko Wikipedia bloga
wikipedia.zabaldu.com

Wikipedia euskaraz
16.304 artikulu dagoeneko

Sustatu
www.sustatu.com


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia