Juan Zelaia, Abbadia Saria jaso zuen egunean (Joseba Etxarri argazkia)
PUBLICIDAD
Igandean bukatuko da lanak aurkezteko epeaEUSKAL KULTURA. Pamiela argitaletxeak, Kulturaren Aldeko Euskal Fundazioaren babesarekin, ++Juan Zelaia++ Saiakera Saria deitu berri du, 2003ko edizioan, euskaraz idatzitako edozein gairi buruzko saiakerak edota iritzi-lanak zabaldu eta sustatzeko asmoz. Hauek dira bertan parte hartzeko arauak.
1. Lehiaketa honetan euskaraz idatzitako lanak
aurkeztu daitezke, orijinalak eta argitaratu
gabeak, eta beste ezein literatur lehiaketatan
aurkeztu gabekoak. Baldintza hauek indarrean
iraungo dute epaiko unera arte, orokorrean,
eta argitaratu arte saritu kasu(et)an.
2. Lanak Din-A4 formatuko orritan aurkeztu beharko dira (1.800 karaktere orriko). Luzapena
gehienez 75 orrialdekoa izango da. Bost kopia
bidali behar dira.
3. Lanak, Pamiela etxea (Juan Zelaia saria), Agustindarren industrialdea/Soltxate,
G kalea, B6 nabea. 31013 Iruñea helbidera
bidali beharko dira, 2003-08-31 baino lehenago.
4. Lanak izenburuaren bidez soilik identifikatu
ahal izango dira. Ez dute, beraz, egilea nor
den antzemateko biderik eman dezakeen
xehetasunik eramango. Aparteko gutunazal
itxi batean, egilearen izen-abizenak, helbidea,
telefonoa, faxa edota e-maila daramatzan
oharra sartuko da, gutunazalaren kanpoaldean
obraren titulua ere aditzera emanez.
5. Pamielak epaimahaia izendatuko du; beronen epaia erabakiorra izango da. Lehiaketa
honetan parte hartzen duenak besterik gabe
arau hauek onartzen dituela adierazten du.
Aurreikusi gabeko edozein gorabehera epaima-
haiak ebatziko du, berari dagokionean. Gainontzekoan, Pamiela etxeak.
6. Saria 6.000 eurotakoa da.
7. Lan irabazlea erabakitzea, plegua irekitzea eta
sariaren banaketa 2003ko udazkenean egingo
da Iruñean.
8. Urte bereko udazken-neguan argitaratua
izango da. Argitaratzeko eskubideak Pamiela
etxearenak dira.
9. Saria eman gabe gerta liteke, epaimahaiaren iritziz aurkezturiko lanek behar adinako
mailarik ez balute. Argitaratuak izan daitezke,
halaber, epaimahaiaren aukerako diren lanak.
10. Saritu ez diren lanak ez dira itzuliko, eta
behin irabazlea ezagutarazi ondoren, hilabete-
ko epean desegin egingo dira Pamiela etxearen
egoitzatik jasotzen ez direnak.
Xehetasun gehiago biltzeko, interesatuak Pamiela argitaletxera zuzen daitezke, telefonoz, honako zenbakira deituz: 948 32 65 35; faxez, honako zenbakira bideratuz: 948 32 66 02; edota emailez, bi helbide hauetako edozeinera idatziz: soltxate@pamiela.net edo soltxate@pamiela.org.