euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Bost urte bete ditu interneten ++Eibartarrak++ euskarazko posta zerrendak

18/04/2003

PUBLICIDAD

Bost urte dira jadanik ++Eibartarrak++ posta zerrenda sortu zenetik. Eibarkoak diren eta ez diren kideak dituen foro euskaldun hau hazi eta sendotu egin da urteotan. Merezitako zorionak nahi dizkiogu...
Internet bidezko euskal komunikazioak badauka zer-ospatua, kozkortutik heldu baitzaio bostgarren urtebetetzea 1998an ia ezustean sortu eta geroztik hazi eta sendotu egin den ++Eibartarrak++ posta-zerrenda euskaldunari. Luistxo Fernandez euskal internauta ezagunari zor zaio zerrendaren jaiotza eta euren ingurutik sortu dira, besteak beste, bost urteotan, eibar.org internauta elkartea, Aurki bilatzaile euskalduna, Code & Syntax software eta internet zerbitzu enpresa eta (Goienarekin batera) baita Sustatu albistegia ere.

Ez da Eibartik heldu zaigun hau ekarpen makala izan internet bidezko euskal komunikazioaren eta, oro har, euskal komunikazioaren mundu orokorrean. Sorrera, ordea, xinplea eta hein batean bitxia izan zuen ++Eibartarrak++ek, frogatan asmatu baitzuen Luistxo Fernandezek geroztik euskal internet kulturaren bizigarri eta sustatzaile bilakatu den tresna eta baliabide online hau, Sustatuko albiste honetan Luistxok berak kontatzen duenez.

Bost urte eta 6580tik gora mezuren ondotik, ehun bat kide batzen ditu ++Eibartarrak++ek, horien artean Eibarkoak diren eta ez diren partaideak, eta abiada egokian segitzen dio komunikazio gune gisa hasieratik finkatu zuen helburuari. Erabiltzen den euskara, Eibarkoa zein euskara batua dira normalean, euskaraz izan ezkero foroak bestelako hizkuntza mugarik ez baitu. Izena emateko, aski da sarrera-orrira jo eta jarraipide xinple batzuk segitzea.

EUSKAL KULTURAtik, zorionak euskal internautoi eta zorionak Luistxo, Oier, Gari eta Eibartarrak-eko gainerako lagunei.


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia