euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

CodeSyntax enpresak abian jarri du Blogak.com webgunea, blogak 'aitaren batean' sortzeko plataforma

02/02/2006

Blogak.com bloglari komunitatearen webgunea
Blogak.com bloglari komunitatearen webgunea

PUBLICIDAD

Pil-pilean daude interneten blogak edo bitakorak, edonork edozein gairi buruz hitz eginez egin ditzakeen egunkari pertsonal eta birtualak alegia. Euskal munduak sareko azken iraultzaren trena galdu ez dezan Code Syntax enpresak blogak.com webgunea jarri du abian. Plataforma honetan blogak sortzeko softwarea jartzen dute internet zaleen esku, bakoitzak bere bloga 'aitaren batean' sortu dezan, euren esanetan.
Astelehenean heldu zen sarera www.blogak.com, CodeSyntax enpresak Bitakora blog softwarearekin sortutako blog komunitatea. Webguneak hiru pausotan edonork bere bloga euskaraz sortzeko aukera ematen du. Haatik, ez da blogak sortzeko interneten aurki dezakegun euskal plataforma bakarra. Lehena blogari.net izan zen, 2005eko azaroan eta badaude beste batzuk. Euskal blogosfera zabaldu eta aberasteko ekimen berri bat dugu blogak.com.

Bere blog propia sortu nahi duenak blogak.com-en sartu eta 'Bloga sortu' atalera jo behar du. Hemen, 'aitaren batean' sortu ahal izango du bloga, Code Syntaxeko Luistxo Fernandezek aitortu digunez. Hiruzpalau pauso baino ez dira: erabiltzaile izena aukeratu, blogari izena eman; diseinua aukeratu.... eta to! euskal blogosferaren parte da erabiltzailea. Hortik aurrera bakoitzak ikusi behar bloga betetzeko zer esan eta zer idatzi.

Blogak sortu ahala idazle edo bloglarien artean komunitate bat osatuko denaren esperantza dute webguneko arduradunek, gai eta interes amankomunen gainean jarduteko, ideia eta proposamen berriak bultzatzeko.... Badira makina bat blog online dagoeneko, batzuk martxan, eta beste asko probak egiten. Horiek ezagutu edo zeure blog propioa sortzeko gogoa baduzu, aski da blogak.com-en sartu eta minutu batzuk dedikatzea.


Lotura interesgarriak

Blogak.com
Zure bloga sortu hiru pauso errazetan

CodeSyntax
Blogak.com sortu duen lantaldea

Blogak.com, bloga euskaraz libreki sortzeko plataforma bat
Sustatu.com-en

Euskal blogen sorkuntzan aintzindari izan dena
www.blogari.net


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia