euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Arrasateko Udalak sexuari buruzko kontsultak erantzuteko webgune bat abiarazi du euskara hutsean

24/01/2005

Sexologia webgune berriaren irudia
Sexologia webgune berriaren irudia

PUBLICIDAD

Arrasateko Sexologia Zerbitzuak kudeatzen du webgunea eta bertan sexuaren inguruko informazioa eskuratu eta kontsultak egin ahal izango dira. Webgunea euskara hutsean dator oraingoz, eta aurrerago gaztelaniazko bertsio bat ere jarriko dute. Honekin bi dira dagoeneko sexologiari buruzko kontsultak hartzen dituzten webgune euskaldunak, aurretik www.gaztesarea.com atariko 'Gozategi' tarteak ere eskaintzen baitzuen halako zerbitzurik.
Arrasateko Sexologia Zerbitzuaren sexologia webgune berriak bost atal ditu. Lehenengoan, 'Non eta Nola' izenburupean, Sexologia Zerbitzuaren bulegoaren helbidea eta ordutegia ematen dute, inork bertako profesionalekin kontsulta aurrez-aurre egin nahi izango balu. Hala ere, Arrasate bertara joaterik ez dutenentzat kontsulta internetez egiteko aukera ere badago, 'Kontsultak' tartean.

'Gozamenez Gozatu' izeneko atalean sexuari buruzko artikulu interesgarriak hasi dira biltzen, eta 'Berriak' izenekoan Sexologia Zerbitzuak martxan jarri dituen ekimen eta ekitaldien nondik norakoak azalduko dira. Azkenik, 'Link-ak'izeneko atalak sexuari buruzko beste webgune batzuetako estekak eskaintzen ditu. Horien artean euskarazko beste sexologia gunearen helbidea agertzen da: gaztesarea.com-eko 'Gozategi' tartea. Hemen ere sexuaren inguruko kontsultak egin daitezke, 'Izarapeko Aholkuak' atalean.


Esteka interesgarriak

Arrasateko Sexologia Zerbitzuaren webgunea
www.sexologiazerbitzua.com

Euskara hutsezko beste sexologia webgune bat
www.gaztesarea.com/gozategi


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia