euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Argia euskal astekariak bere Sareko Argia webgunearen bertsio berri eta hobetua aurkeztuko du bihar

02/03/2006

Sareko Argia webgunearen logotipoa
Sareko Argia webgunearen logotipoa

PUBLICIDAD

Sareko Argia webgunea aspalditik dugu gure artean, Argia astekarian publikatutako gaiak eta euskal kulturaren inguruko hainbat informazio eta albiste euskal irakurleen ordenagailuetara helaraziz. Bederatzi urte eman ditu jada Sareko Argiak eginkizun honetan eta webgunea hobetu eta goitik behera eraberritzeko ordua heldu dela erabaki dute arduradunek. Bihar bertan aurkeztuko dute Donostian webgunearen azken bertsioa, beste hainbeste urtetan euskal irakurleen pantailetan gelditzeko asmoz.
Argia astekariaren arduradun taldeak duela bederatzi urte ikusi zuen internetek irakurleekin harremana mantendu eta sakontzeko eskaintzen zituen aukerak, eta orduantxe sortu zuten Sareko Argia, aldizkariaren webgune eta bertsio birtuala. Urteotan webguneak aldizkariaren albiste eta artikuluak eskuragarri jarri ditu mundu osoko irakurleentzat eta 'Euskal Kulturaren Hari@' izeneko e-mail bidezko buletinaren bidez gizarte, kultura, politika, literatura eta beste hainbat arloetako berriak ere eskaini ditu. Orain webguneak eraldatze prozesu bat jasan du, irakurleei zerbitzu hobea eman nahian, beti ere.

Bihar bertan aurkeztuko dute Donostian Sareko Argia webgunearen azken bertsioa. Arduradunen hitzetan 'goitik behera' eraldatua dator webgunea, eta 'berrikuntza teknikoa, filosofikoa eta diseinuzkoa' dakar. Berrikuntza horien artean programazioa izango da nagusienetako bat. Web gune berriak php programazio lengoaian eta CSS2 estiloetan oinarritutako diseinua agertuko du. Gainera, ezintasun fisikoak dituzten pertsonengana ere iristeko baliabideak erabiliko ditu, W3C erakundearen irizpideak jarraituz. Webgune berriak RSS sistema ere erabiliko du, irakurleei hainbat komunikabideren azken titularrak helaraziz.

Bloga eta denda elektronikoa

Interneten azken moda diren blogei ere lekua egingo die Sareko Argia berri honek. 'Gari alea' izeneko blogean Estitxu Eizagirre bertsolariak bertsoak entzuteko eta irakurtzeko aukera emango du eta bertsolaritzari buruzko albisteak eta iritziak ere bilduko ditu. Beste nobedade bat denda elektronikoan eginiko berrikuntzak izango dira, erosleek Argiaren produktuak Internet bidez modu erosoago eta seguruagoan erosi ahal izango dituztelarik.

Azkenik, webguneak Argia astekariko harpidedunak sarera hurbiltzeko ahalegina egin du, 'Harpidedunen Gunea' sortuz. Bertan, harpidedunek informazioa kontsultatu eta iradokizunak irakurri eta bidali ahal izango dituzte. Horrez gain, harpidedunei zuzendutako asteroko zozketetan parte hartzeko aukera izango dute gunean. Zozketen eta irabazleen berri 'Hari@' buletinean ere emango dute.


Lotura interesgarriak

Sareko Argia
www.argia.com

Argiak marka biribila egin du: euskal astekariaren 2000. zenbakia
Euskalkultura.comen argitaratua 2005eko uztailaren 7an

Las aventuras del vasco-americano Winston Arizmendi Jr., en internet
Euskalkultura.comen argitaratua 2005eko otsailaren 3an

El vasco norteamericano Julian Iantzi recibe el Premio Argia
Euskalkultura.comen argitaratua 2005eko otsailaren 1ean


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia