euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Tanzaniako emakumeak Goierriko nekazarien lana ezagutzen (from Goierriko Hitza)

10/10/2018

Baratzetik Merkatura proiektuan parte hartu behar duten Tanzaniako bost emakumeei ongi etorria egin diete gaur Ordiziako Azokan. D’Elikatuz zentroan izan dira lehenik eta ondoren azoka bertatik bertara bisitatzeko aukera izan dute. Horrela, tokiko baserritar eta ekoizleen lana ezagutu ahal izan dute. Ondoren, Iztueta baserrian izan dira.

Link: Goierriko Hitza

Gipuzkoako Foru Aldundiko Garapenerako Lankidetza zuzendaritzak babestutako proiektua da. Hori horrela, gure lurraldeko esperientzia ezberdinak erakutsiko zaizkie esplotazio, merkaturatze eta enpresa antolaketaren inguruan. Ezagutuko dituzten ideiak ondoren Tanzanian dituzten esplotazioetarako lagungarriak izatea da helburu nagusia, beraien ekoizpenean aurrera egiteko, balio erantsian lan egiteko eta errentagarritasun handiagoa lortzeko. Proiektu hau ASPEGI, Gipuzkoako emakume enpresarien elkarteak sustatu du.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia