euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

Nazioartekotzea: “Basque Talent” ekimenak talentuaren erronka Euskadi osorako erronka bakar eta komun gisa lantzen du (from SPRI.eus)

10/31/2023

Dusseldorfen egin dute Be Basque Talent Conference

Link: SPRI.eus

Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen, Jasangarritasun eta Ingurumen Sailak, SPRIrekin elkarlanean, “Basque Talent” izeneko estrategia berria jarri du abian. Horren helburua da talentuaren erronkari aurre egitea garatu, leial bihurtu, erakarri eta harrera egin ahal izateko eta, hala, Euskadi osoan ekimen bakarra eta komuna sortzeko. Hori dela eta, “beharrezkoa da gai horrekin zerikusia duten eta horretan lan egiten duten eragile publiko eta pribatu guztiak lerrokatzea, enpresen beharren eta joeren abangoardian egongo den ekosistema sortzeko”.

Hala, urriaren 21ean, Be Basque Talent Conference (BBTC) izenekoa egin zen Dusseldorfen. SPRIren eta Bizkaia Talenten arteko lankidetzaren ondorioa da egitasmo hori eta talentua garatzea, atxikitzea eta erakartzea du xede.

BBTC networking egituratuko topaketa da. Bertaratutako euskal enpresetako ordezkarien eta parte-hartzaileen arteko tratu lasaiari eta gertukoari esker, konfiantzan oinarritutako ingurunean harreman profesionalak ezar daitezke.

Topaketa horiei esker, harreman profesional ugari sortu dira eta, horien bidez, gero lan-kontratuak edo enpresen arteko kolaborazioak egin dira. Gainera, egitasmo horren bidez, merkatu berriak ireki dira eta merkatuaren joerak eta teknologien eta prozesuen mota espezifikoen egungo egoera egiaztatu ahal izan da.

Eusko Jaurlaritzak eta foru-aldundiek adierazi zutenez, era horretako ekimen eta ekitaldiak funtsezkoak dira gure enpresak lehiakorrak izan daitezen, horretarako ahalik eta talentu onena izanda. Eusko Jaurlaritza ordezkatuz Teknologia, Berrikuntza eta Eraldaketa Digitalaren sailburuordea, Estibaliz Hernáez izan zen (topaketaren irekiera ere berak egin zuen) eta, aldiz, foru-aldundiak ordezkatuz Ekonomia Sustapen departamentuetako arduradun gorenak izan ziren.

Hain zuzen ere, Euskadiko lehiakortasunerako eta ongizaterako presazkoa eta oso garrantzitsua den erronka da talentua eta hori lantzeko gobernu maila ugaritako erakundeek era askotako hainbat ekintza jarri dituzte abian dagoeneko. Azkenaldian, ordea, gure produkzio-egituraren dimentsioarekin (ez dugu ahaztu behar neurri txikiko enpresen presentzia oso handia dela) lotutako irizpideez harago joanda, Euskadik erakartzeko eta leial bihurtzeko gaitasunari dagokionez hobetzeko tartea duela egiaztatu dugu.

Basque Talenten jarduera-plana

Basque Talenten 2023rako jardueren planak gai horien inguruko hainbat ekimen jaso ditu. Hala, landutako alderdi horietako batzuk dira hauek: lanbide-heziketarekiko elkarlana sakontzea edo nazioarteko gure posizionamendua hobetzea.

Horretarako, eta SPRI Taldearen kanpoko bulegoen sarearen laguntzarekin, atzerrian 5 ekitaldi antolatu dira dagoeneko (Bostonen, Dublinen, Milanen, Copenhaguen eta Bruselan). Hemendik urte bukaerara bitarte, gainera, Alemaniako eta Erresuma Batuko hainbat hiritan beste 5 egitea aurrez ikusi dute (Dusseldorfekoa barne). Horretarako, tresna digital berriak erabiliko dira barneko kudeaketa hobetzeko helburuarekin ez ezik, baita “gure erakargarritasuna hobetzeko ere. Helburu horretarako, gainera, gure herrialdera lanera etortzeko interesa dutenentzako harrera-gidak eta plataforma espezifikoa diseinatzen ari gara”, adierazi du Sailak.



« previous
next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia