euskalkultura.eus

basque heritage worldwide

In other media

“La Baskonia”, euskal nortasunaren eraikuntza Ameriketan (from SabinoArana.eus)

10/10/2025

1893ko urriaren 10ean “La Vasconia” (1902tik aurrera, “La Baskonia”) aldizkari eusko-argentinarraren lehen zenbakia argitaratu zen Buenos Airesen.

Link: Sabino Arana Fundazioa

Aipaturiko egunean, 1893ko urriaren 10ean, hain zuzen, La Vasconia (1893-1943) aldizkari eusko-argentinarraren lehen zenbakia argitaratu zuen Buenos Airesen Jose Rufo Uriarte bermeotarrak, Francisco Grandmontagne Otaegi donostiarraren lankidetzaz. Bi-biak aldizkariaren zuzendarikide izan ziren zortzi urtean.

1902an, izenaren grafia aldatu eta La Baskonia izena hartu zuen aldizkariak. Bi zuzendariek lan intelektual handia hedatu zuten Ameriketako hainbat herrialdetan, besteak beste, Argentinan, Uruguain, Perun, Paraguain, Bolivian, Txilen, Venezuelan, Mexikon eta Kuban, bai eta Euskadin ere.

Aldizkariaren orrialdeetan, hainbat arte-adierazpeni buruzko berriak zabaldu ziren, biografia txikiak, Buenos Aireseko galerietako erakusketen aipamenak, euskal artisten margolan eta eskulturen berreginak ez ezik, artisten unibertsalenak ere bai, eta lanen marrazkiak, olioak edo argazkiak bidali zituzten artista ezezagun asko ere sustatu zituen.



next »

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

ADVERTISING

Last comments

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia