euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Roger Jean Arduain

Roger Jean Arduain
Roger Jean Arduain ortzaiztarra (1948 apirilak 15 - 2026 maiatzak 19)

2026/05/19 - Baiona, Lapurdi

Familiak atsekabe handiz adierazten dizue Roger Jean Arduain hil dela 78 urte zituela. Eugene eta Marie Arduainen bederatzigarren semea zen, Baxenabarren, Ortzaizen sortua zen 1948ko apirilaren 15ean. Baionan zendu da 2026ko maiatzaren 19an, jaioterria eta maite zituen familia eta jendeak bisitatzen ari zela.

Roger Estatu Batuetara emigratu zuen 1968an, San Frantziskon (Kalifornia) finkatuz, bere anai-arrebekin eta beste auzoko eta euskal herritarrekin batera, Estatu Batuek eskaintzen zituzten harrera eta aukerak baliatzeko. 1972an, Elizabeth Ansolabehererekin ezkondu eta Bakersfieldera (Kalifornia) joan zen bizitzera.

Loreak erta baratzeak zaintzea maite zuen eta txoriei jaten ematea. Pasio handia zuen bere familiarekiko eta bere maskota maiteekiko.

Atsekabean utzi ditu emazte Elizabeth, seme Alain eta errain Sarah, anai-arrebak Ben (Erin), Andre (Anita), Jeannot Duhalde (Katine), Bernadette Duhart, Maitecha Artiquibelle eta Gracie Iribarren, eta bere koinatu maite Ben Ansolabehere (Kim) eta Michel Ansolabehere, baita iloba eta lehengusu ugari ere.

Aitzinago koan ziren bere guraso Marie eta Eugene Arduain, Marie Duhalde, eta Arduain eta Duhalde familietako hainbat anai-arreba. Bere amaginarreba Angela Ansolabehere, eta koinatu Henri Duhart, Pierre Artiquibelle eta Beñat Iribarren.

Errosarioa ekainaren 19an eginen da goizeko 9:30ean eta ondoren meza 10:00etan San Frantzisko elizan, 900 H St, Bakersfield, CA. Hilobiratzea gero, Union Historic Cemetery-n, Potomac etorbidean, 730.

Loreen ordez, nahi dutenek dohaintzak egin diezazkiokete American Diabetes Association-i edo Bakersfield SPCA-ri, Gibson kalean, 3000.

Goian Bego (GB) - May Rest in Peace



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia