euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Mirentxu Aguirre de Baca

Mirentxu Aguirre de Baca
Mirentxu Aguirre de Baca

2020/09/09 - San Salvador de Jujuy, Argentina

Mirentxu Aguirre de Baca arkitektoa Jujuy probintziako Perico hiriko klinika batean hil da. Jujuyko Denak Bat Euskal Etxearen sortzaileetako bat izan zen.

Funtzio profesional publikoak bete zituzten lehenengo emakumeetakoa izan zen, eta bere lankideen eta arkitekto belaunaldi berrien esker ona eta maitasuna jaso zituen.

Mirentxu Aguirre Santa Fen jaio zen 1930ean, eta 1956an Rosarion, Universidad Nacional del Litoral-en graduatu zen arkitekto. Bertan ezagutu zuen senarra izango zuena

Bera bezala arkitekto egin zen Domingo Horacio Bacarekin ezkondu, Jujuyko familia tradizionaletako baten semea bera, eta probintzia honetan ezarri zuen bizilekua.

Bost seme-alaba izan zituzten, Pablo, Mirentxu, Domingo, Rosalia eta Txapi.

Etxebizitzako probintzia-zuzendari izendatu zuten, eta emankor aritu zen kargu horretan, probintziako gobernu gisa etxebizitzak eraikitzeko eta esleitzeko plan nabarmenak bultzatzeagatik oroitua den den garai batean.

Ikerketa eta Proiektuen Departamentuko buru ere izan zen, eta garai hartan Etxebizitzen Funts Nazionalarekin (Fonaviarekin) parte hartzeko eta koordinatzeko ardura hartu zuen, San Salvador de Jujuy hiriko eta barnealdeko beste hiri batzuetako hirigintza aldatu zuten bizitegi-programa ugariren garapenean.

"Escolástico Zegada" 1 zenbakidun Hezkuntza Teknikoko Eskola Nazionalean ere aritu zen irakasle eta Jujuuko, "Denak Bat" Euskal Etxea sortu zutenetako bat izan zen.

Emakume profesionalen lehenengo belaunaldietako parte izan zen, garrantzi handiko funtzio publikoak betez, kudeaketen garrantzia eta gardentasuna ezaugarri.

Nabarmentzekoa bere aldarte miragarria, umore fina eta hurkoentzat baliagarri izateko jarrera zintzoa. Seguruenik horiek guztiak gogoan, bere lankide profesionalen, irakaskuntzako ikasleen eta, oro har, gizartearen aintzatespena lortu zuen.

Bere gorpuzkiak arratsaldean lurperatu zituzten.

Goian Bego (GB)

(berari buruzko heriotz-oharrak Jujuy al dia eta El Tribunon)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia