euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Elvira (Díaz de Mendibil) Cenoz

Elvira (Díaz de Mendibil) Cenoz
Elvira (Díaz de Mendibil Osa) Cenoz

2019/10/31 - Gardnerville, AEB

Nevada, Kalifornia eta inguruetako euskaldun guztiek ezagutzen zuten Elvira Cenoz, urte luzeetan Gardnervilleko Overland ostatuko nagusia. Besarkada, Elvira!

Gardnerville bereko Mendiko Euskaldun Clubako euskal etxeko lagunek bere oroiz idatzi lerroak dira hauek:

Tristura handiz iragarri nahi dizuegu Elvira Cenoz 2019ko urriaren 30ean hil dela.

Elvira Saturraranen jaio zen, Mutrikun, Gipuzkoan, 1931ko apirilaren 6an, Doroteo Diaz de Mendibil eta Maria Osaren alaba.

1971ko abuztuaren 10ean iritsi zen Susanvillera, Kaliforniara. 1972an, Kaliforniako Alturas herrira joan zen Josephine ahizparekin eta Fernand Larranaga koinatuarekin lan egitera, haiek erosi Brass Rail euskal jatetxe berrira.

Elvirak 8 urtez egin zuen lan Alturasen, Eusebio Cenoz nafarrarekin ezkondu zen arte, 1980ko ekainaren 11n. Orduan Gardnervillera joan zen, bere senarrarekin batera Overland Hotel & Basque Restaurant gobernatzera. Eusebio tabernaz arduratzen zen eta Elvira jatetxe eta sukaldeaz.

Overlanden elkarrekin aritu zirenn Eusebio 1989ko ekainaren 17an hil zen arte, eta une hartatik aurrera Elvirak bakarrik gobernatu zuen Overland, 2015era arte, urte horretan ongi merezitako erretiroa hartzeko.

Mendiko Euskaldun Clubaren hasieratik bertatik Elvira oso solidarioa izan zen Clubarekin. Lehen urteetan, picnic-etan sukaldatzen lagundu zuen.

Haurrak gustatzen zitzaizkion, eta bere esku zegoen guztia egiten zuen dantzarien alde. Euretako askok maitasunez gogoratzen dute kaleetan gabon gau hotzean kantak abesten ibili ondoren prestatu ohi zien txokolate beroa txurroekin.

Atsegin handiz gogoratzen dugumbaita ere Bazkoz prestatzen zuen jai ederra.

Denok gordetzen ditugu Elviraren eta Overlanden oroitzapen ahaztezinak: benetan faltan botako dugu.

Bere aurretik joan ziren gurasoak eta Euskal Herriko anaia, eta Alturasen, ahizpa Josephine eta koinatua Ferdinand. Alturasen dauzka Fernand eta Rene Larranaga ilobak eta euren familiak.

Hileta-zerbitzuak 2019ko azaroaren 9an, larunbatean, egingo dira San Gall Eliza Katolikoan. Errosarioa 10: 30etan eta hileta-meza 11: 00etan, eta, ondoren, hileta-elizkizuna Gardnervilleko hilerrian.

Goian Bego



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia