euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Aita Kepa Bilbao Laca

Aita Kepa Bilbao Laca
Aita Kepa Bilbao Laca

2019/06/14 - Viña del Mar, Txile

Txileko Viña del Mar-etik datorkigu berri tristea, aita Kepa Bilbaoren heriotzarekin.

Bilbon jaioa, 1963an apeztu zen Bilboko aita jesuitetan.

Gorpua Quillotara eramango dute St Martin de Tours parrokiara eta bertan egingo da beila gaur goizeko 10etatik arratsaldeko 4ak arte.Orduan azken agurreko meza egingo zaio eta Viña del Marrera ondoren, bera arima izan zuen fundaziora. Larunbatean ehortziko dute Parque del Mar de Concón hilerrian.

Hona Viña-Valparaisoko Eusko Etxeko lehendakari Eñaut Gereñu ordiziarrak sare sozialetan eskaini dizkion azken agurreko hitzak:

Txilera heldu nintzenetik ia 10 urte pasa dira eta jende asko ezagutu dut. Baina badago pertsona bat benetan goraipatuko nukeena, Kepa. Bere bizitza guztia behar gehien duten txiletarrei laguntzen eta aldi berean, euskaldunon identitatea eta kultura herrialde honetan zabaltzen. Euskaldunak nolakoak garen definitu behar bada, Kepa da erantzuna. Gaur hil da baina berak horrenbeste maitatu duen Txile eta Euskal Herri hobe baten alde lan egitea denon ardura da.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.com

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia