euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Albisteak rss

Jaurlaritzak Jorge Fernandez Quintelaren izendapena onartu du Euskadiren Estatu Batuetarako ordezkari berri

2018/06/26

Urkullu eta emaztea NYen Marian Elorza (Kanpo Harreman idazkaria) eta Ander Caballerorekin (orain arteko ordezkaria AEBetan) (arg. EuskalKultura.com)
Urkullu eta emaztea NYen Marian Elorza (Kanpo Harreman idazkaria) eta Ander Caballerorekin (orain arteko ordezkaria AEBetan) (arg. EuskalKultura.com)

PUBLIZITATEA

Vitoria-Gasteiz. Eusko Jaurlaritzaren Gobernu-Kontseiluak Jorge Fernandez Quintelaren izendapena onartu du gaur goizeko bere bileran Euskadiren Estatu Batuetarako ordezkari berria izateko, oraintsu arte kargu hori bete duen Ander Caballero Bartureni txanda hartzeko, beraz.

Berehala datu gehiago emango baditugu ere, aurre dezagun Jorge Fernandez Quintela kanpo merkataritzan eskarmentua duen profesional gaztea dela eta Eusko Jaurlaritzan, Euskadiren Ordezkaritzetan trebatu izan dela bekadun moduan azkeneko urteotan.

Izendapena, datozen egunetan EHAA boletin ofizialean argitaratu eta gero sartuko da indarrean.



« aurrekoa
hurrengoa »
Ezin izan da datubase zerbitzariarekin konektatu.Error :