Ordenagailu eta makinek euskarazko ahotsa ezagutu eta sintesia irakurtzeko programa bat garatu dute
22/06/2005
Euskarazko ahotsa ezagutzeko programaren webgunea da Aditu, enpresentzat eskuragai
PUBLICIDAD
Eusko Jaurlaritzak eskatuta, Belgikako Scansoft enpresak euskarazko ahotsa ezagutzeko eta sintesia egiteko aplikazioa garatu du. Teknologia nahiko aurreratua dago, eta hizkera ulertu, testutik ahotsa sortu, eta elkarrizketak kudeatzeko moduloak (call-center automatizatuentzat) prest daude. Orain, teknologiaren sustapena bultzatu eta ziurtatzeko Jaurlaritzak Aditu izeneko programa prestatu du. Programa hau www.kultura.ejgv.euskadi.net/aditu helbidean kontsulta daiteke. Teknologia garatu ondoren, euskal gizartearen beharrei erantzunez erabilia izango dela ziurtatzea da Jaurlaritzaren helburua. Horretarako sortu dute Aditu izeneko programa eta webgunea. Honezaz gain, teknologia berria ezagutzera emango dute, eta aplikazioak garatzeko baldintzak bultzatu. Gainera, erakunde publikoei zein pribatuei, aplikazioen beharra azalduko zaie, ezarpen ikerketak sustatuz.
Scansoft enpresa belgiarrak garatutako softwareak bi prozesu burutzen ditu:
-Ahotsa testu bihurtu: ASR edo Automatic Speech Recognition esaten zaio honi, eta alor honetan bi produktu prest daude euskararentzako, sare-zerbitzarietan funtzionatzen duen OSR makina, eta aplikazioetan integratuta joan daitekeen VoCon 3200.
-Testua ahots bihurtu: TTS edo Text-to-Speech esaten zaio honi. Kasu honetan, RealSpeak produktua prest dute. Produktu honek Linux, Windows eta Unix makinen gainean funtzionatzen du.
Teknologia berriaren nondik norakoak ezagutu nahi izanez gero, jo www.kultura.ejgv.euskadi.net/aditu webgunera. Bestela, 012 telefonoaren bidez argibideak jaso daitezke.