Luis Bandres Gipuzkoako Foru Aldundiko Kultura diputatuak eta Manuel Montero Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) errektoreak Koldo Mitxelena hizkuntzalariaren obra osoa bilduko duen argitalpena plazaratzea ahalbidetuko duen lankidetza hitzarmena izenpetu dute.
Bilduma berrian argitaratuta eta argitaratu gabe dauden Mitxelenaren obra guztiak agertuko dira. Foru erakundeak 270.000 euro emango ditu obra hamabi liburukitan argitaratzeko, eta lehenengoa 2003ko lehenengo hiruhilabetekoan kaleratuko da.