euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

Noticias rss

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zenbaki guztiak sarean jarri dituzte, zientzia.net helbidean

14/04/2005

Elhuyar zientzia aldizkaria www.zientzia.net-en
Elhuyar zientzia aldizkaria www.zientzia.net-en

PUBLICIDAD

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren zenbaki guztiak, 1985eko '0' zenbakitik hasita, interneten daude jada irakurgai, www.zientzia.net webgunean. 20 urte hauetan publikatutako 7.000 artikuluak interneten jartzea 2001 urtean hasitako egitasmoa da, eta lau urteko lan arrakastatsua ospatzeko hiru aste iraungo duen lehiaketa egingo dute www.zientzia.net webgunean.
Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkariaren artikulu guztiak irakur daitezke internet bidez, zientzia.net webgunean. Aldizkariak alez-ale kontsultatu daitezke, 1985 urtetik aurrera, ala bilaketa azkarra eginez gaiaren edo hitz baten arabera, nahi den aldizkari guztietan. Artikulu bakoitza ere bi modutara ikus daiteke: Interneteko HTML formatuan edo papereko itxura berarekin.

Elhuyarren argitaratutako 7.000 artikuluak bildu eta interneten jartzea 2001ean hasitako proiektua da eta lau urte eta gero lana burutu dutela ospatzeko lehiaketa antolatu dute zientzia.neten. Bertan parte hartzeko webgunean erregistratu beharra dago, eta gero aldizkariari buruzko lau galderari erantzun beharko zaio astero. Irakurleak webgunean bertan aurkituko ditu erantzunak. Asmatzaileen artean Elhuyarren produktuak zozketatuko dituzte astero. Sistek Informatika-etxeko PDA bat ere eskuratu ahal izango da.


Lotura interesgarriak

Elhuyar Zientzia eta Teknika aldizkaria
www.zientzia.net

Elhuyar Fundazioa
www.elhuyar.org


« anterior
siguiente »

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia