euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Tiburcio Sarratea

Tiburcio Sarratea
Muszale handia zen Tiburcio Sarratea almandoztarra

2022/01/26 - Reno, AEB

Tiburcio Sarratea 2022ko urtarrilaren 26an hil da, ustekabean baina bakean, 82 urte zituela.

Nafarroako Almandozen jaioa., 1963an Ipar Nevadara emigratu zuen artzain. Urteak eta gero Reno aldean finkatu zen eta bertan konpainia baratzagilea sortu, Basque Gardeners izenpean, luze ogibide izan duena. 

Bere aurretik gurasoak eta bi anai-arreba hil dira. Uzten ditu ia 51 urtez emazte izan duen Jeannette; bi alaba, Alicia Agrella (Kevin) eta Anamarie Lopategui (Mikel); eta lau biloba Cody, Ashley, Kattalin eta Andoni, baita bost anaia eta bi ahizpa ere. 

Bere bizitza oroitzeko ekitaldia otsailaren 12an izanen da, larunbata, 11:00etan, Renon, The Virgil-en, 301 Vassar Street.

Gugan Bego (GB) - May Rest in Peace



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia