euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Rosalia 'Rosita' (Maya) Ibarra

Rosalia 'Rosita' (Maya) Ibarra
Rosalia 'Rosita' (Maya) Ibarra (August 22, 1931 - August 4, 2025)

2025/08/04 - Buffalo, Wyoming, AEB

Luzaz Buffalon (Wyoming) bizi izandako Rosalia 'Rosita' Maya Ibarra Euskal Herrian sortua zen, 1931ko abuztuaren 22an, Nafarroako Sunbillan.

1997an, Society of Basques Studies in America (SBSA) elkarteak bere Ospetsuen Aretoan (Hall of Fame) sartu zuen, Buffaloko KBBS irratiko Basque Program euskarazko saioa gauzatzen egindako borondatezko lanagatik.

Rosita 93 urterekin hil da joan den astelehenean etxean Buffalon. Ez da oraindik adierazi noiz izan den bere hileta-elizkizuna, irailean egingo dutela baizik, St. John the Baptist eliz katolikoan, bertako aita Bryce Lungren-ek emanik.

Beila Harness Hileta-Etxeko Kaperan egingo da.

Dohaintzak egin daitezke Rosita gogoan, Suzie Bowling Lawrence Hospice-ra, Buffalon, W. Lott kaleko 497. zenbakian.

Doluminak online bidaltzeko, bisitatu www.harnessfuneralhome.com.

Heriotz-ohar hau elizkizunari buruzko datu gehiago lortzen dugunean berrituko da.

Goian Bego (GB) - May she Rest in Peace

 



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia