euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Phillip Mendisco

Phillip Mendisco
Phillip Mendisco (1968ko irailak 27 - 2026ko maiatzaren 14an)

2026/05/14 - Dixon, Kalifornia, AEB

Philip Mendisco 1968ko irailaren 27an jaio zen San Frantzisko, Kalifornian, Arnaud eta Marie Mendiscoren semea, urguiluz euskalduna zen familia batean.

1979an, familia Dixonera (Kalifornia) joan zen bizitzera, eta han hazi zen Philip, Dixon High School-en graduatuz 1986an.

Philipek ibilbide luzea hasi zuen margolari gisa eta gurasoei laguntzen zien familiaren jatetxean, Arnaud's Basque Restaurant-en, Winters Kalifornian.

Geroago, bere bizitzako maitea ezagutu zuen, Patty Smith, eta bi seme izan zituzten elkarrekin, Ryan eta Dominic.

Haiek ziren bere harrotasuna, bere poza eta bere bizitzako argia.

Musikari dedikatua izanik, Philipek rock and rollarekiko maitasuna txertatu zien semeei eta lagundu zien beren musika ahaleginetan.

Gazte askorentzat "bigarren aita" eta "aita jatorra" bezala ere zen ezagutua.

Eskuzabaltasuna izugarria zuen, eta beti zuen atea zabalik behar zuen edonorentzat.

Bere talentu musikalak bizitza osoan zehar lagundu zion, maite zuen biziki bere kultura. San Frantziskoko Basque Cultural Center-eko kide gisa, Klikako kideekin tronpa jotzen zuen pozik eta ilusio handiz.

Gustukoak zituen natura eta aire zabalean ibiltzea, natura bere beste pasioetako bat zen. Kanpina, arrantza eta uso-ehiza ere bere jarduera gogokoenen artean zeuden, etqa lurrarekin eta haren dei liluragarriarekin lotzen zuten.

Aita Arnaud Mendisco eta amaginarreba Mary Frances Crowley aurretik hil zitzaizkion. Nahigabean uzten ditu bi seme Ryan Mendisco eta Dominic Mendisco; ama Marie Mendisco; emazte Patty Smith Mendisco; anaia zaharrena Jean Paul Mendisco (Jennifer); arreba gazteena Janelle Mendisco Kohl (Mike); eta ilobak.

Hileta-elizkizuna 2026ko ekainaren 12an, ostiralean, goizeko 10:00etan izango da Dixon Kaliforniako Saint Peter eliza katolikoan. Hilobiratzea mezaren ondoren egingo da Dixon-eko hilerrian. Philipen bizitza ospatzeko ekitaldia egun horretan amaituko da Dixon Moose Lodge-n. Loreen ordez, lortu ehiza- edo arrantza-lizentzia bat eta ongi pasa!

Goian Bego (GB) - May Rest in Peace



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia