euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Mercedes Belaustegui

Mercedes Belaustegui
Mercedes Belaustegui, bere alaba Lizetek bidalitako irudia

2022/01/07 - New York, AEB

New Yorkeko Euzko Etxetik adierazten digute:

Atsekabe handiz jakinarazten diguegu Mercedes Belaustegui hil dela, askoren bihotza ukitu zuen emakume aparta.

Lizet Belaustegui eta Lisa Belaustegui ditu bi alabak.

May she Rest in Peace. Agur Mercedes maitia.

Familiak bidalia:

Atsekabe eta tristura handiz, gure ama eder Mercedes Belausteguiren heriotzaren berri ematen dizuegu.

Mercedes emaztea zen, ama, Red Bull NYen eta Athleticen zale amorratua.

Beti irribarre eta jarrera positibo kutsakorra lagun, pertsona maitagarri abegitsua zen, beti laguntzeko prest.

Berak egindako gauza txikiak ere hainbatententzat garrantzitsuak ziren.

Asko faltan botako dugu, pertsona askoren bizitzak hobetu zituen, bai bere lanaren bidez, bai bere bizitza pertsonalaren bidez.

Benetako superheroia izan zen, baita unerik txarrenetan ere.

Luzaro izan zen New Yorkeko Euzko Etxeko kide aktibo eta engaiatua, gure aita, Luis Belausteguirekin batera. New Yorkeko Euzko Etxean lagun asko zituen eta oso maitatua zen.

Goian Bego (GB) - May she Rest in Peace



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia