euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Julian Amuchastegui

Julian Amuchastegui
Julian Amuchastegui 97 urte bete zituenean

2021/04/24 - Cedar City, Utah, AEB

(1921-2021)

2021eko apirilaren 24an hil da Cedar City (Uth, AEB) Julian Amuchastegui. Hona Mary Jane bere emazteak idatzitako heriotz-ohar edo azken agurra.

Julian Amuchastegui Nevadako McDermitt-en hasi zuen bere bizitzako ibilbidea.

Hiru anaietan zaharrena zen. Euskara izan zuten lehenengo hizkuntza eta eskolara iritsi zirenean ikasi zuten ingelesa.

Euskaldun izatea gustukoa zuen oso.

Mountain Home-ko (Idaho) Institutuan graduatu ostean, Elkora (Nevada) joan zen bere osabarekin lan egitera eta bertan saltzaile ofizioa ikasi zuen merkataritza orokorreko denda batean. Bigarren Mundu Gerra garaian Elko utzi zuen Itsas Armadan sartzeko eta hegazkinen mekanika alorrera destinatu zuten.

Julian eta biok bera Itsas Armadan zela ezagutu genuen elkar. Gerra bukatuta Itsas Armada utzita ezkondu ginen, 1946ko martxoaren 24an.

Kaliforniako Hawthorne-n, Northrop Aircraft-en lana hartu baina erabakiko zuen hura ez zela egin nahi zuena, beraz Chaney saltegi handian lana eskaini ziotenean Kaliforniako Gardena-n, baiezkoa eman zion.

Berehala bilakatu zen buru eta hiru jabetzapean arituko zen lanean saltegian.

Lan hartatik erretiroa hartu zuenean ni lanean nebilen oraindik, eta bera haspertu egiten zen, beraz atzera joan zen lanera, oraingoan "Big and Tall Men's" arropa saltegira.

Hawthorne-n hazi dugu familia, Paul eta Janet.

1990ean Clarkston-era mugitu ginen, Washingtonen. Beti aipatu izan dugu Clarkston "gure etxea" bezala, baita 2016an Cedar City-ra mugitu ondotik ere, baina bizitzaz gozatu izan dugu hemen, gure semearen eta bere alabaren eta euren familien ondoan bizi izanda.

Julianen jarduera atsegin eta gustukoenetako bat Alkoholiko Anonimoetako bere partaidetza zen. Mila esker AAetan bere lagun izan zareten guztiei, zuek guztiak bereziak zineten oso berarentzat.

Bi ume izan ditugu, bost biloba, zazpi berbiloba, arraberbiloba bat eta beste bat bidean.

Bedeinkatuak izan gara.

GB



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia