euskalkultura.eus

euskal diaspora eta kultura

Oroimenean

Jose Luis "Joe" (Ortuzar) Unzueta

Jose Luis "Joe" (Ortuzar) Unzueta
Jose Luis "Joe" (Ortuzar) Unzueta

2021/02/05 - San Mateo, AEB

Jose Luis "Joe" Unzueta Kaliforniako San Mateo herrian hil da, San Frantzisko ondoan, otsailaren 5an, familia alboan zuela.

Joe Abadiñon jaio zen, Bizkaian, 1931eko azaroaren 24an, aita-ama Leon Unzueta eta Donata Ortuzar ezabala..

Hiru neba-arreben artean bera zen zaharrena. Euren aita, Leon, tupustean hil zen 1937an eta Donatak segitu zuen seme-alabak hazten Euskal Herrian, 1951era arte.

Urte hartan, alaba Begoña hil zelarik, amak bi semeak hartu eta Argentinara, Rosario hirira, aldatu zen, lehenago bertara joanak ziren senide batzuekin.

Jose Luisek sei urte pasatu zituen Rosarion hogeita gutxi urte zituela, zenbait lanetan ibilita. Bitartean, Kaliforniako Colusan zegoen osaba batekin, Robert Unzuetarekin, harremandu zen gutunak elkarri idazten, eta 1957an hari bisita egitea adostu zuten.

Beti izana zuen berak abenduta gogoa eta Estatu Batuetarako bidaia hartan aukera berriak topatzeko aukera bat ikusi zuen.

Colusaran egin zuen egonaldi hartan Maria "Mary" Citino izeneko neska ezagutu eta urtebete geroago ezkondu ziren. Colusan ezarri ziren eta bizitza ederra garatu zuten elkarrekin.

Joek (Ipar Ameriketan hala deitzen zioten) Colusa Unified School District-entzat lan egin zuen zaindari buru eta autobus gidari gisa hogeita bi urte baino gehiago. Izugarri maite zuen institutuko kirol ekitaldietara joan eta bertako gazteak animatzea.

1966an erretreta hartu ondoren berak eta Maryk denbora pasatzen zuten Butte Meadows-ean zeukaten etxolan, gustura familia eta elkarrekin elkartzen. Joek disfrutatzen zuen amuarrainak harrapatzen eta suaren inguruan iluntzean istorioak kontatzen. Maite zuen baita ere San Frantziskoaldera joan eta denbora pasatzea familiarekin eta bere bilobaren kirol ekitaldietan animatzea, hura eskolara eta institutura joan zen bitartean.

Joe joan da eta atsekabetuta utzi ditu 62 urtez emazten izan duen Maria "Mary" Unzueta, San Mateoko Anna Paiva alaba maitea eta biloba Cristina Paiva. Bere anaia Ignacio Unzueta, Rosarion.

Denek gogoratuko dute bere atseginagatik, gogo alaia eta irri ederragatik. Our Lady of Lourdes Eliza Katolikoko kide zen eta estimu handian zeuzkan familia, fedea, lagunak eta ongi jatea. Bera eta bere umore ederra faltan botako dira.

Beila Colusako McNary Moore Chapel kaperan egingo da, ostegunean, otsailaren 25ean, 17:00etatik 19:00etara errosarioarekin 19:00etatik 20:00etara. Hileta elizkizunak ostiralean, otsailaren 26an, goizeko 11etan  Our Lady of Lourdes Eliz Katolikoan eta ondoren ehorzketa Colusako Holy Cross Cemetery hilerrian. Harrera ekitaldi bat aurrerago antolatuko da, seguruago denean bildu eta bere bizitza behar bezala gogoratzea.

Unzueta familiak biziki adierazi nahi dio bere esker ona Suncrest Hospice-ri familiari eman dion laguntza eta sostengu osoagatik. Palo Altoko Homecare Assistance-ko lagunei ere euren ardura maitekorra. Unzueta familia zordun geratzen lagunek eta familiak eskainutrako maitasun eta laguntza guztiagatik.

Bere ohoretan dohaintzarik egin nahi izatekotan egin daitezke Colusa RedHawk Athletic Foundation-i, Our Lady of Lourdes Catholic School eskolari eta norberak nahiago duen ekimenari.

Goian Bego - Rest in Peace

(Heriotz-oharra ingelesez Appeal Democrat, Legacy.com-en argitaratu da 2021eko otsailaren 19an)



Oroimenean

Bidali zurea

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

PUBLIZITATEA

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia