euskal diaspora eta kultura

2012/11/29
PUBLIZITATEA
Bilbao-Bizkaia. Sareko eta mugikorretako jokorik arrakastatsuenetakoa da "Apalabrados" eta iragan abuztuaz geroztik euskaraz ere erabil eta joka daiteke. Maite Goñi Mondragon Unibertsitateko irakasle eta blogariak sustatu zuen euskarazko bertsioa, jokoa sortu duen Etermax enpresarekin batera eta EHUko IXA taldearen eta Eusko Jaurlaritzako Hizkuntz Politikarako Sailburuordetzaren laguntzarekin.
Egundaino 25.000
partida jokatu dira jadanik euskaraz, jokoaren sortzaile Maximo
Cavazzanik Deia egunkariari agertu zionez (elkarrizketa osoa,
gaztelaniaz, hemen).
"Apalabrados" aplikazioarekin jolastea oso erraza da. Deskargatzea doakoa da, eta webgune honetatik edo telefonoetan Google Play (Android) edo AppStore (iPhone) dendetatik egin daiteke. Izena eman behar da, hizkuntzak aukeratzean ikurrina sakatu eta kitto!, partidari ekiteko aurkariak bilatzen has daiteke jokalaria. Sareko beste zenbait joko bezala, "Apalabrados"ek ezagunekin edo ezezagunekin jolasteko aukera ematen du. Kontuz, adikzioa sortzen omen du eta!