euskalkultura.eus

diáspora y cultura vasca

En otros medios

[Perlak] Atzerriko begirada II: Xalbador eta Mattin National Geographic-en, 1969 (en Bertsolari.eus)

19/01/2022

Testu honen egilea, Robert Laxalt (1923-2001) euskal diasporako kidea da, Kaliforniara emigraturiko euskal komunitatearen bigarren belaunaldikoa baita.

Enlace: Bertsolari.eus

Ibilbide oparoko eta itzal handiko figura izan zen Laxalt: Nobelagile gisa oihartzun garrantzitsua lortu zuen AEBetan, hain zuzen ere bere euskal familiaren inguruko kontakizuna ardatz zuten lanekin (1957an argitaraturiko Sweet promised land, esaterako, best-seller bat izan zen eta hainbat hizkuntzatara itzuli zen); 1961ean University of Nevada Press argitaletxea sortu zuen eta bertako zuzendaria izan zen 1983 arte; eta 1966. urtean, William A. Douglass eta Jon Bilbaorekin batera, Euskal Ikasketen Programa (Basque Studies Program) sortu zuen Renoko Nevadako Unibertsitatean.

Kazetari bezala ere puntaren puntan ibili zen, Pullitzer sarietarako bi izendapen jaso zituen, eta hainbat testu argitaratu zituen National Geographic Magazinean. Horietatik hiru dira Euskal Herriari lotzen zaizkionak: Basque sheepherders, lonely sentinels of the American West (Euskal artzainak, Amerika Mendebaldeko zentinela bakartiak), National Geographic Magazine, 1966, 129. zbkia., 879-888 or.; Land of the ancient Basques (Antzinako euskaldunen lurra), National Geographic Magazine, 1968, 134. zbkia., 240-277 orr.; eta The enduring Pyrenees (Pirinio betierekoak), National Geographic Magazine, 1974, 146. zbkia., 794-819 or. Aldizkariaren historia osoan beste bizpahiru gehiago baino ez dira argitaratuko...

[artikuluaren gainerakoa goiko estekan irakur dezakezu zuzenean Bertsolari aldizkarian, on egin!]



« anterior
siguiente »

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

PUBLICIDAD

Las más leídas

Últimos comentarios

© 2014 - 2019 Basque Heritage Elkartea

Bera Bera 73
20009 Donostia / San Sebastián
Tel: (+34) 943 316170
Email: info@euskalkultura.eus

jaurlaritza gipuzkoa bizkaia